Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Arabako hiriburua da.
Tamaina ertaineko hiria da, 258.000 biztanle inguru baititu; hiri trinkoa da, biologia eta paisaia aberastasun handiko ingurune batean kokatua, eta bizi-kalitate altukoa. Bizitoki, merkataritza, hezkuntza, osasun, kultura eta kirol eskaintza zabala du. Hiriak berak eta inguruneak natura, historia edo aisialdiarekin lotutako leku interesgarri ugari dute, puntako helmuga turistiko bilakatuz.
Lurraldearen ikuspuntutik, enpresa gure hirian kokatuz gero abantaila hauek izango lituzke:
Era berean, enpresen sostengu sarea kontutan hartuta Gasteiz enpresentzako aukera bikaina da.
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako 17 autonomia erkidegoen arteko lehena da Giza Garapenaren Indizean (2023an 0,936koa zen, Canadan, Zelanda Berrian eta Erresuma Batuan bezala) (1).
Bizi-itxaropena EBko altuenetako bat da, bai eta munduko altuenetako bat ere, eta horrek badu zerikusirik bizi-kalitatearekin eta baliabide ekonomiko, sozial eta sanitarioekin.
Hala hiri ingurunearen eta espazio naturalaren kalitate handia nola herritarrek, enpresek eta erakundeek hura zaindu eta hobetzeko duten kezka hiriaren ezaugarri nagusietako bat bihurtu dira, eta horri esker European Green Capital 2012 titulua lortu zuen, hiriak jaso dituen aintzatespen zerrenda luzean garrantzitsuena. Hori aukera bat da ekonomia eta ingurumen bikaintasuna lortu nahi duten enpresentzat.
Urtetik urtera, bakoitza bere esparruan erreferente bilakatu diren kultura- zein gastronomi-ekitaldi garrantzitsuak ospatu ohi dira Gasteizen.
Gainera, zerbitzuen hiriburu eta negozioen eta bileren gune operatiboa den aldetik, Vitoria-Gasteizek duen kokaleku estrategikoa eta bere azpiegiturak kontuan izanik, leku ezin aproposagoa da kongresuak edo MICE jarduerak bertan egiteko.
Arabako ekonomia Espainiako 52 probintzien arteko lehena da biztanle bakoitzeko BPGd-ari dagokionez (2).
Hona hemen emaitza globaletan lortutako leku goren hori azaltzen duten ezaugarrietako batzuk:
Industriak pisu handia du Arabako ekonomian (BPGd-aren eta enpleguaren % 25etik gora), eta zerbitzu aurreratuak ere -askotarikoak eta maila bikainekoak- oso garatuta daude. Duten tradizioa eta azken urteetako garapena kontuan izanik, bizi-kalitatearekin lotutako zerbitzuen garrantzia ere nabarmendu beharra dago, hala nola osasuna, hezkuntza, kultura, kirola, ikuskizunak, merkataritza, ostalaritza eta turismoa.
Hauek dira industria jarduerak garrantzitsuenak:
Puntako zenbait enpresak -Mercedes Benz eta Michelin- gure hiria aukeratu dute kokatzeko, eta hartara enpresa sare lokal aberats eta dinamikoa sustatu eta osatu dute.
Hiriaren errealitatea eta bilakaera hobeto ezagutzeko agiri mota ezberdinak eskuragarri ditu Ikerlan eta estatistikak
(1) Euskal Autonomia Erkidegoa 18. postuan dago 2023ko GGIren munduko sailkapenean(Beste leiho batean irekiko da) (Eustat)
(2) Euskal AEko biztanleko Barne Produktu Gordina (BPG), lurralde historikoaren arabera(Beste leiho batean irekiko da) (INE)
(3) Lanaren produktibitatea enplegatuko Euskal AEn eta Europar Batasuneko herrialdeetan(Beste leiho batean irekiko da) (Eustat)
(4) Euskal AEko eta Europar Batasuneko herrialdeetako intentsitate energetikoa(Beste leiho batean irekiko da) (Eustat)
(5) Europa Batasuneko eta Euskal AEko giza baliabideen adierazleak herrialdearen arabera(Beste leiho batean irekiko da) (Eustat)
(6) I+Gko gastua (BPGdaren %), herrialdearen arabera(Beste leiho batean irekiko da) (Eustat)
(7) Euskal AEko 16-64 urte bitarteko biztanleen okupazio-tasa(Beste leiho batean irekiko da) (Eustat)
(8) Euskal esportazioek(Beste leiho batean irekiko da) (Eustat)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.