Hautaketa-prozesuak LANBIDErekin lankidetzan
Informazioa:
- "Lanbide"-ko weberako sarrera.
Enplegu Publikoaren Legearen 77.5 Artikuluan ipintzen duen bezala izangai-zerrendak edo bitarteko funtzionarioez edo aldi baterako langile lan-kontratudunez hornitzeko probak aski ez badira euskal administrazio publikoen premia objektiboei, izangairik eza dela-eta, erantzuteko, enpleguko zerbitzu publikoetara jo ahal izango da lanpostu horiek betetzeko.
Horretarako, Funtzio Publikoaren Sailak jakinarazten du Enplegu Zerbitzu Publikoari (Lanbide) bidaliko dizkiola bere eskaintzak. Eskaintza horiek Udaleko Enplegu Buletinaren bidez zabalduko direla. Bertan, izena emateko eguna eta ordua adieraziko dira.
Kandidaturen hautaketa eta antolamendua Lanbidek bidalitako informazioaren arabera egingo dira.
Hautagaiaren dagokie kurrikuluma eguneratuta edukitzea eskaintzan izena emateko unean, eta kurrikulumak jaso ondoren ezin izango da informazioa aldatu edo handitu. Egiaztatutzat jotzen ez den lan-esperientzia ez da kontuan hartuko, ezta puntuatuko ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.