Goiuri Jauregia - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Villa Suso

Goiuri Jauregiaren harresian eraikita zegoenez, haren sarrera nagusia goiko aldean zegoen eta hortik datorkio izena. Karlos V. Enperadorearen enbaxadore zen Martin de Salinasek agindu zuen jauregiaren eraikuntza 1538an. Aurreko mendeko 80ko hamarkadan eraikuntza zaharberritzean, hilobi bat aurkitu zuten hilarri batekin eta badago bertan bizi den mamu baten kondaira. Gaur egun, biltzar-egoitza da, baita Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarena ere, eta bisita gidatuak eskaintzen ditu.

Bisita gidatuak

Hiriaren, Goiuri jauregiaren eta hari lotutako pertsonaien alderdi historikoak ezagutu, eraikinaren geletatik eta kanpoaldetik, XI.mendeko harresia barne, ibilbide bat eginez.

Bisita gidatuak errealitate areagotuaren, errealitate birtualaren eta joko interaktiboen esperientziak beste erakusketa-baliabideekin batzen ditu, hala nola, hologramak eta pertsona ororentzako irisgarria den Erdi Aroko hiriaren maketa.

Sarrerak:

Ezinbestekoa

  1. Eraikuntzaren fatxada behatu: U formako egitura berezia du, eraikuntza hiriko harresira eta lurraren desnibelera egokitu behar izan baitzen.
  2. Ikusi Bruselako eskolako tapiz flandestarra (XVI. mendea) Eneasen eta bere familiaren ihesa Troiatik gaia lantzen duena.
  3. Fatxadan dagoen kareharriko ezkutua behatu
  4. Jauregiko kanpo-aldetik ibili: Aihotz plaza eta San Migel Eliza.

Kokapena

Ikusi Google Maps aplikazioan(Beste leiho batean irekiko da) | Ibilbide birtuala 360°(Beste leiho batean irekiko da)

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157673474958417(Beste leiho batean irekiko da)
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: