Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz - Bastida plaza oinezkoentzako bihurtzea

Proiektuaren helburua da kale zati hori behin betiko oinezkoentzako bihurtzea; Mejorando VG Hobetuz programaren bigarren edizioan (2018/19) aukeratu zen proiektua, herritarren bozketaren bidez. Auzoko hiri espazio bat elkartzeko gune gisa berreskuratu nahi da, eta horretarako, zirkulazioa eragotziko da, bizikletena izan ezik. Izan ere, bi noranzkoko bidegorria egokituko da.

Zolatutako bidea bi noranzko duen bizikleta-bidea bihurtuko da. Plazara iritsi aurreko bi muturretan metalezko bolardoak (Gasteizko Udalaren modelokoak) instalatuko dira, zoladuran barneratuak, ibilgailu motordunik igaro ez dadin.

Kalearen bi muturretako aparkalekuak ere berrantolatuko dira. Sarbidea itxi eta joan-etorrikoa izango da, alegia, zirkulaziorako bi noranzkotan geratuko da. Zati horretan sarrera eta irteera errazteko, aparkalekuan zamalanetarako gordetako eremu bakarra izango da, gehienez 15 minuturako.

Dosierra: 2018/CO_MOBR0003(Beste leiho batean irekiko da)

Proiektuaren aurrekontua: 20.657,07€

Gauzatzeko epea: 2018/09/19 eta 2018/12/7

Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua

Kokapenako irudia

Bastida Plaza

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.