Europa Biltzar Jauregiak Hiri Merkataritzari buruzko Foroaren beste edizio bat hartu du urriaren 31n (osteguna) "Jasangarria eta digitala izan daiteke merkataritza txikia?" lelopean. Jardunaldian, zenbait adituk merkataritza txiki eta ertainak egunero aurre egin beharreko eraldaketa digital eta jasangarria aztertu zuten, planteatzen diren erronkak azalduz. Gainera, esperientzien panelaren bidez, protagonisten lehen eskutik kontatutako sektoreko arrakasta-kasuak ezagutu ahal izan ziren, hainbat ekimen burutu baitituzte esparru digitalean zein jasangarrian. Txinak bere merkataritzan eta eguneroko kontsumo-ohituretan bizi izandako eraldaketa erakutsi zuen goizeko azken ponentziak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.