Populazioa biltegiak taxuz erabiltzeari buruz sentikortzea, alferrikako arriskuak ez izateko eta osasun kutsadura saihestearren
Edateko ura biltzeko etxebizitzetan dauden biltegiak
Egungo banaketa sareak dakarren presioa dela eta, oso gutxi dira biltegiaren beharrik duten etxebizitzak.
Bi biltegi mota daude:
1. Biltegi atmosferikoak.
2. Presiopeko biltegi hermetikoak.
Biltegi atmosferikoak uraren kalitatea hondatzeko gune aparta dira, eta etxearen jabeen erantzukizun den mantenimendu etengabea eskatzen dute honako lanak egiteko
1. Urteroko gutxieneko garbiketa egitea presiopeko ur mangerak, isipuak eta hipokloritoa erabilita, eta ondoren, ondo txukatuta eta hustuta
2. Estalki egokia ipintzea.
3. Zartadura eta zirrikuak zaintzea (kanpotiko iragazpenak gerta litezke eta).
4. Hustubideek ez dute estoldekin konexio zuzenik izan behar
5. Urez hornitzeko puntua gehienezko gainezka mailaren gainetik egon behar du ipinita
6. Gainezkabideak behar ez diren elementuak sartzea ekiditeko halako sareta batek babestua behar du izan, eta ez du estoldekin konexio zuzenik izan behar.
Biltegiak beharrik gabe erabiltzeak osasunerako arriskua, hornitzen den urak kalitatea galtzea eta gehiegizko kostu ekonomikoa dakar. Udaletxe honek funtsezkoa jotzen du mota honetako instalazioak etxebizitzetan edateko ura biltzeko, ez erabiltzeko.
Biltegia erabiltzea ezinbesteko suertatzen denean, jokabide honi heldu beharko zaio:
1. Erabilerak etengabea izan behar du, bestela, aldika edo erregulartasunik gabe erabiliz gero, ura kutsatzeko arriskua handia izaten baita
2. Halaber biltegi atmosferikoak presiopeko hermetikoez ordeztea gomendatzen da, indarrean dauden Udal Ordenantzei jarraiki.
AZKEN OHARRA:
Beharrik ez duten etxeetan gaur egun dauden biltegi eta instalazioak erreserban gorde daitezke jabeek hala nahi izanez gero, aurrerantzean beharrezko suertatuz gero erabiLi ahal izateko. Horretarako, baina, hutsik eta garbi mantendu behar dira, eta instalazio osoa noiz nahi erabiltzeko moduan.
1. Ura gorde eta ponpatzeko instalazioak erabiltzeari uzteak abantaila hauek ditu:
2. Sare publikoaren presioa solairu altuenetan dauden etxebizitzak urez hornitzeko gauza ez denean baino ez dira erabili behar depositu eta ponpaketa sistemak. Izan ere, deposituetan dagoen uraren kalitatea txarragoa da eta mantentze egokirik ez badute ura kutsatu ere egin daiteke, eta hori arriskutsua izan daiteke pertsonen osasunarentzat
3. Beharrezkoak badira, depositoek etengabe funtzionatzen egon behar dute; ez da komeni depositoak eta ponpak ordu batzuk egunean edo kaleko presioa nahiko ez denean bakarrik erabiltzea
4. Deposituak eta ponpaketak erabiltzeari uzteko pausu hauek eman behar dira
Amvisak 2 programa finko ditu:
- Kontrol analitikoa kontsumitzailearen txorrotan (140/03 E.D)
- Finketako biltegi zein ponpatze instalazioen berrikusketa, jabeei jakinarazteko zein neurri hartu behar dituzten uraren kalitatea mantentzeko.
Gomendio horien inguruko argibiderik nahi izanez gero, AMVISAko bulegoetara deitu (945161030 tel.) eta guk atsegin handiz argituko dizkizuegu zalantzak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.