AMVISA- Gizarte erantzukizuna - Garapenerako lankidetza
Garapenerako lankidetzaren arloan, Ur eta Saneamenduaren atalean, Gasteizko Udalak diru laguntzak emateko urtero egiten duen deialdira aurkeztutako proiektuen balorazio teknikoan parte hartzen du AMVISAk, eta bere aurrekontu arruntaren %1 horien arteko proiektu batzuk ekonomikoki finantzatzera bideratzen du, izan ere, ondoren gainbegiratu egiten ditu proiektuok, eta egiten diren bitartean laguntza eman.
Gainera, Garapenerako Lankidetza Zerbitzuarekin kolaboratzen du sentsibilizazio jarduerak egiteko; horien artean: “Ura eta elkartasuna eskolan” tailerren eskaintza, “Vitoria-Gasteiz, hiri hezitzailea” katalogoaren barruan dagoena, eta materialen lanketa.
Garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko proiketuak:
-2023 URTEA
-2023an onartutako proiektuak, AMVISAren finantzaketarekin
Vitoria-Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuaren dirulaguntzen deialdiek, "Ura eta Saneamendua (US)" izeneko atal espezifiko bat dute. Deialdi honetarako, AMVISAk ekonomikoki laguntzen du (200.000,00 € 2023an), baita aurkeztutako proiektuen berrikuspen teknikoan eta hautaketan eta horien segimenduan ere, bereziki proiektua gauzatzeko zailtasunak daudenean.
US atalaren 2023ko dirulaguntzen deialdiaren ebazpenak honako proiektu hauek diruz laguntzea erabaki zuen, guztiak ere 130.000,00 €-rekin laguntzekoak, kontuan harturik AMVISAren ekarpena, kasu bakoitzean, 66.666,67 €-koa dela:
- Ura edukitzeko giza eskubidea Saala N Douyebhe-n eta Herico-n (Labe eskualdea, Ginea Conakry), Nazioarteko Elkartasuna-Solidaridad Internacional erakundeak aurkeztua.
- Bizitzarako ura: ura edukitzeko giza eskubidearen bermea Guacari udalerriko (Cauca Bailara, Kolonbia) nekazarien komunitateetan, Alboan Fundazioak aurkeztua.
- Edateko ura Piedras Amarillas-ko komunitatean (Jutiapa, Honduras), Euskal Herriko Serso San Viatorrek aurkeztua.
- Beste jarduera batzuk
AKUAL programa
AKUAL programaren barruan, SICA eskualdeko (Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikako Integrazio Sistema) herrialdeetako kalitate laborategien konparazio arteko esperientziak trukatzeko tailer batean parte hartu zuen AMVISAk.
Halaber, otsailaren 13tik 17ra, ANDAko (Akueduktu eta Estolderien Administrazio Nazionala, El Salvador) eta AyA-ko (Costa Ricako Akueduktu eta Estolderien Erakundea) ordezkaritzek hainbat bisita eta bilera tekniko egin zituzten Euskadiko eta Nafarroako erakunde gidariekin: URA-Uraren Euskal Agentziarekin, AMVISArekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin eta NILSArekin (Navarra de Infraestructuras Locales S.A.).
Uraren Mundu Egunaren ospakizuna
2023an amaitutako US proiektuen aurreko zikloko proiektuak kudeatzen dituzten GGKEekin lankidetzan, eta Garapenerako Lankidetza Zerbitzuarekin koordinatuta, Uraren Mundu Egunaren aldeko kanpaina bat prestatu zen, sentsibilizazio jarduerak, jardunaldi tekniko bat eta lagundutako proiektuen ikus-entzunezko materialekin egindako komunikazio kanpaina bat barne. AMVISAk kanpainaren kostuak partekatu zituen, 5.000,00 euroko ekarpena eginda.
Nikopol hiriko agintarien bisita (Ukraina)
Ukrainako Nikopol hiriko agintariei egindako harrera, Europako "Bridges of trust" proiektuaren barruan gure azpiegiturak eta praktika egokiak aztertzeko egindako bisita baten parte gisa. Helburua da ur hornidurarekin, saneamenduarekin eta gerra osteko garapen ekonomiko eta urbanoarekin lotutako lankidetza proiektuen bidez Ukrainako biztanleei laguntzea.
-2022 urtea
2022an onartutako proiektuak, AMVISAren finantzaketarekin
Medicusmundi Araba: “H2O-Chiara: Ura eta saneamendua Ayacuchoko (Peru) mendilerroko landa inguruneko hiru herritan”
Biodigestoreak dituzten komunen bidez saneamendu osasungarrira sartzeko proiektua, 83 familia unitatetako 311 pertsonarentzat, tokiko gobernuarekin batera aurrera eginez, udalak indartuz obligazioen titular gisa eta emakumeak ahaldunduz.
Dirulaguntza: 98.310,67 €, AMVISAk emanda
NESI (Nazioarteko Elkartasuna–Solidaridad Internacional): “Edateko ura eta saneamendua izateko giza eskubidea Hericon (Ginea)”
Proiektuan aurreikusten da edateko uretarako eta saneamendurako sistema bat eraikitzea, emakumeen eskaerei erantzuteko, tokiko gaitasunak garatuz kudeaketa ekitatibo baterako.
Zehazki, fase honetan lau iturri publiko eraikiko dira, dagokien banaketa eta ponpaketa sarearekin, 1.723 onuradunentzat, eta sistemaren administrazio komunitariorako eta generoari eta higieneari buruzko prestakuntza prozesuak egingo dira.
Dirulaguntza: 98.310,67 €, AMVISAk emanda
SERSO Euskalherria: “Edateko Ura Jutiapako landa inguruneko komunitatetan”
1.105 pertsonari edateko uraren oinarrizko zerbitzuak emateko arazoei eta ura hornitzeko iturriaren maneiuari eta babesari arreta jartzea (Piedras Negras mikroarroa), tokiko gaitasun teknikoak eta administratiboak ekitate baldintzetan indartuz, erabakiak hartzeko eta sektoreko erakunde komunitarioen barruan postu garrantzitsuak betetzeko.
Dirulaguntza: 3.378,66 € AMVISAk eta 94.932,00 € Vitoria-Gasteizko Udalak emanda.
2022an onartutako proiektuak, Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin
Fundación Alboan: “Bakearen aldeko ura, Restrepo eta Ginebrako (Cauca harana) landa inguruneko 3 komunitatetan”
Giza kontsumorako uraren kudeaketa jasangarria indartzeko proiektua, 1.157 pertsonak edateko ura eskura izan dezaten bermatzeko.
Komunitate onuradunek, udalek, Javeriana Unibertsitateak eta beste unibertsitate batzuek eta IMCA-ALBOANek osatutako erakundearteko aliantza baten bidez gauzatzen da, eta xedeak dira ura tratatzeko bi instalazioa eraikitzea eta akueduktu komunitarioen Administrazio Batzarren gaitasun teknikoak, antolamendua, administrazioa eta ingurumena indartzea, landa eremuko emakumeen parte hartze eraginkorra bermatuz.
Dirulaguntza: 98.302,76 €, Vitoria-Gasteizko Udalak emanda
- Beste jarduera batzuk
- AKUAL garapenerako lankidetza programaren aurkezpena
Martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna dela eta, AKUAL aurkeztu zen. Ur eta saneamenduaren arloko garapenerako lankidetza programa bat da, eta partaideak dira lankidetzako euskal erakunde publikoak eta El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko uraren arloko eragileak, horien artean AMVISA eta Vitoria-Gasteizko Udala.
Akual Programaren aurkezpen-bideoetarako sarbidea:
2018-2021 lehen edizioan lortutako emaitza positiboen ondoren –azpiegiturak eraiki ziren El Salvadorreko Anamoros eta Yucuaiquin udalerrietan, eta lankidetza tekniko espezializatuko zenbait topaketa egin ziren–, AKUALen bigarren edizioak, 2021-2024 aldian, 400 profesionalen gaitasuna indartzea espero du, eta bi milioi euro baino gehiago mobilizatzea 5.000 pertsonari baino gehiagori mesede egingo dieten interbentzioetan.
Bigarren fase honetan AMVISAren lankidetza teknikoa eta urteko 50.000,00 €-ko ekarpen ekonomikoa mantentzen dira.
Informazio gehiago:https://www.akual.org/eu/
-2021 urtea
- 2021ean onartutako proiektuak, AMVISAren finantzaketarekin
Medicus Mundi Araba: “H2OChiara: ura eta saneamendua Ayacuchoko (Peru) mendilerroko landa inguruneko hiru herritan”
Proiektuaren exekuzioaren bigarren urtea, Bellavistako (Chiara barrutia, Huamanga- Ayacucho) 38 familia unitatetako 132 pertsonari zuzenduta (62 emakume eta 70 gizon), ur eta saneamendurako giza eskubideak modu jasangarrian eta ekitatiboan gauzatu ditzaten, ingurumena zainduz, tokiko gobernuarekin batera, eta emakumeen ahalduntzean aurrera egin dezaten.
Edateko ura eskuratzeko sistemak eratzea aurreikusten du, erabilera pertsonalerako eta etxerako, fisikoki irisgarriak eta eskuragarriak, eta saneamendu sistema osasungarriak, biodigestoreak dituzten komunekin.
Dirulaguntza: 90.000,00 € AMVISAtik, hitzarmen bidez.
NESI (Nazioarteko Elkartasuna–Solidaridad Internacional)/HAALY PULAR: “Ur eta saneamendurako giza eskubidea Hericon (Ginea)”
Proiektua, Herico Erdigunean eta Pellelen 3.332 pertsonak (1.823 emakume eta 1.509 gizon) ura modu ekitatiboan eskuratzeko giza eskubidea eta Herico Erdigunean saneamendua bermatzeko.
Proiektuan aurreikusten da edateko uraren eta saneamenduaren sistema bat eratzea, emakumeen eskaerei erantzuteko, eta herriaren ahalmenak garatzea, zerbitzuen kudeaketa ekitatiborako.
Hainbat esku hartze tekniko barne hartzen ditu (ponpaketa ekipoak instalatzea, eguzki panelak, sareen eraikuntza, tanke goratua eta iturriak, besteak beste), proiektuaren helburuak betetzeko.
Dirulaguntza: 59.991,83 € AMVISAk eta 40.000,02 € Vitoria-Gasteizko Udalak emanda
2021ean onartutako proiektuak, VitoriaGasteizko Udalaren finantzaketarekin
Alboan Fundazioa: “Bakearen aldeko ura. Restrepo eta Ginebra udalerrietako (Cauca harana, Kolonbia) 3 landa komunitatetan ura izateko giza eskubiderako ekarpena”
Giza kontsumorako uraren kudeaketa jasangarria indartzeko proiektua, 1.157 pertsonak (552 emakume eta 605 gizon) edateko ura eskura izan dezaten bermatzeko.
Proiektuan sartzen dira ura lortzeko eta kalitatea hobetzeko eraikuntza lanak, eta akueduktu komunitarioetako Administrazio Batzarren gaitasun teknikoak, antolamendukoak, administratiboak eta ingurumenekoak indartzea, genero berdintasuneko baldintzetan.
Dirulaguntza: 99.999,98 €, Vitoria-Gasteizko Udalak emanda
SERSO Euskalherria: “Edateko ura Jutiapa udalerriko lau landa komunitatetan (Atlantida, Honduras)”
Edateko uraren oinarrizko zerbitzuak emateko eta hornidura iturriak kudeatu eta babesteko dauden arazoak konpontzeko proiektua, 1.105 pertsonaren mesedetan (552 emakume eta 553 gizon).
Helburua da tokiko gaitasun teknikoak eta administratiboak indartzea, genero ikuspegiarekin, eta sektoreko erakunde komunitarioen barruan berdintasunezko baldintzak ezartzea.
Dirulaguntza: 100.000,00 €, Vitoria-Gasteizko Udalak emanda
- Beste jarduera batzukEuskadi, El Salvador eta Costa Rica arteko Lankidetza Triangeluarreko Programa
2018. urteaz geroztik, AMVISA Uraren eta Saneamenduaren arloko Euskadi-Erdialdeko Amerikako Erakundearteko Programaren parte da. Programa horretan, lankidetzako hainbat euskal erakunde publikok eta El Salvadorko, Costa Ricako eta Euskadiko uraren erakundeek parte hartzen dute. 2021ean, Programaren lehen fasea amaitu da, non azpiegitura baten eraikuntza gauzatu baita, El Salvadorko Anamoros eta Yucuaiquin udalerrietako biztanleen urerako giza eskubidea eta saneamendua bermatzeko, eta El Salvadorko ANDA erakundearen eta Costa Ricako Akueduktu eta Estolderien Institutuaren (AyA) gaitasunak indartu dira kudeaketa tekniko, operatibo eta administratibo-finantzarioaren inguruan, esperientzien trukeari esker.
2020 urtea
2020an onartutako proiektuak, AMVISAren finantzaketarekin
Kolonbia-Euskadi Elkartea: “Kolonbiako Planadasko Ata ibaiaren goialdean 3 barrutirentzako akueduktu sistema komunitario bat eraikitzea”
Proiektuak Ata ibaiaren goialdeko 3 barrutirentzako edateko ura eskuratzea aurreikusten du, Kolonbiako gatazka armatuak historikoki eragindako lurraldean. Aurreikusita dago akueduktu sistemaren 2. fasea amaitzea, barrutietara edateko ura modu iraunkorki helarazteko, hitzarmen komunitarioaren erabiltzaileen elkartea sortzea, sistema administratzeko eta mantentzeko autokudeaketarako gaitasunarekin, eta akueduktu sistemaz jabetzeko eta arroa babestu eta kontserbatzeko estrategia bat sortzea, zerbitzua epe luzera bermatzeko.
Dirulaguntza: 125.000,00 € (AMVISA)
Arabako Medicus Mundi: “H2O-Chiara: Ura eta saneamendua landa inguruneko hiru herritan (Peru)”
Proiektuaren asmoa da Purupurucha, Tastacha eta Bellavistako pertsonek (Chiara barrutia, Huamanga, Ayacucho), 121 familiatako 443 biztanlerekin (216 emakume eta 227 gizon) eta 2 lokal publikok ura eta saneamendua izateko giza eskubideaz baliatzea, modu jasangarrian eta ekitatiboan, ingurumena zainduz, tokiko gobernuarekin batera, eta emakumeak ahalduntzen aurrera eginez. Horretarako, bi ur eta komun sistema sortuko dira biodigestoreekin (42 komun). Gizon-emakumeek kudeatuko dituzte sistemen eraikuntza zein instalatutako zerbitzuak, osasunari buruzko heziketarekin eta ingurumena zainduz. Halaber, udalerria indartuko da, Saneamendu Zerbitzuen Administrazio Batzarrei (JASS) aholku emateko eta zerbitzuen jasangarritasuna bermatzeko.
Dirulaguntza: 84.790,20 € (AMVISA)
Lankidetzarako Ingeniaritza: “Kajchiriko (Bolivia) komunitateko pertsonen saneamendurako giza eskubidea gauzatzea”
Proiektu honen bidez, Kajchiriko (Achocalla udalerria, La Paz Departamendua) 22 familia saneamendurako giza eskubideaz baliatzen lagundu nahi da, kudeaketa inklusibo eta jasangarriarekin. 278 pertsona dira: 132 gizon eta 146 emakume. Edateko ura dute dagoeneko, eta etxeko sistema seguru, iraunkor eta ekologikoen bidez lortuko dute saneamendua. Instalatutako saneamendu sistemen kudeaketa jasangarria, parte hartzailea eta genero berdintasunezkoa aurreikusten da. Emakumeek gidatuko dute familien osasunaren hobekuntza, higiene ohiturekin eta edateko uraren erabilera egokiarekin.
Dirulaguntza: 50.000,00 € (AMVISA)
Nazioarteko Elkartasuna: “Edateko ur eta saneamendurako giza eskubidea Hericon (Ginea)”
Herico Erdigunean 3.052 pertsonari (%54,49 emakumeak) eta Pellelen 280 pertsonari (%57,14 emakumeak eta neskak) ura eta saneamendua berdintasunez eskuratzeko giza eskubidea bermatzeko egindako proiektua. Horretarako, aurreikusi da edateko uraren eta saneamenduaren sistema bat eratzea, tokiko gaitasunak garatzea sistemaren kudeaketa ekitatiborako, eta zabalkunderako estrategia bat inplementatzea ura lortzeko eskubideari, saneamendua sustatzeari eta genero berdintasunari buruz. Tokiko eragileek eta erabiltzaileek elkarrekin egindako lan bat da.
Dirulaguntza: 15.209,80 € (AMVISA) eta 44.399,52 € (Vitoria-Gasteizko Udala)
2020an onartutako proiektuak, Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin
SERSO San Viator Euskal Herria: “Edateko ura Jutiapako sei landa komunitatetan (Honduras)”
Proiektuaren xedea da komunitateetan edateko uraren oinarrizko zerbitzuak bermatzea eta ura ematen duten iturriak (Piedras Negraseko mikroarroa) kudeatu eta babestea, emakumeen eta gizonen gaitasun tekniko eta administratiboak indartuz. Proiektuaren jasangarritasuna bermatzea da helburua, eta erabakiak hartzean integrazio handiagoa ziurtatzea, baita komunitateko erakundeetan lanpostu garrantzitsuak ekitatez betetzea ere. 1.105 pertsonari egiten die mesede (552 emakume eta 553 gizon).
Dirulaguntza: 88.005,00 € (Vitoria-Gasteizko Udala)
Alboan Fundazioa: “Bakearen aldeko ura, Restrepo eta Ginebrako (Cauca harana, Kolonbia) 3 landa komunitatetan ura izateko giza eskubiderako ekarpena”
Giza kontsumorako uraren kudeaketa jasangarria indartzeko proiektua, 1.157 pertsonak (605 gizon eta 552 emakume) edateko ura eskura izan dezaten bermatzeko. Proiektuaren barruan sartzen da eraikuntza eta zaharberritze obrak egitea uraren kalitatea hobetzeko, sistema jasangarri eta bideragarri bat lortzeko, eta akueduktu komunitarioen Administrazio Batzarren gaitasun tekniko, antolamenduzko, administratibo eta ingurumenekoa indartzea, emakumeen presentzia bermatuz tradizionalki debekatuta izan dituzten roletan.
Dirulaguntza: 86.954,88 € (Vitoria-Gasteizko Udala)
- Beste jarduera batzuk
Euskadi, El Salvador eta Costa Rica arteko Lankidetza Triangeluarreko Programa
AMVISAk Euskadi, El Salvador eta Costa Ricaren arteko Lankidetza Triangeluarreko Programan parte hartzen jarraitzen du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, URA-Uraren Euskal Agentziarekin, Bilboko Udalarekin, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Euskal Fondoarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin berarekin batera. AMVISAk 75.000,00 euro eta esperientzia teknikoa jartzen du.
2020an, AMVISAk irailean modu telematikoan egindako jardunaldi tekniko batean parte hartu zuen, eta bere kudeaketa komertziala aurkeztu zien ANDAko eta AyAko langileei, El Salvadorren eta Costa Rican ura kudeatzeaz arduratzen diren enpresei, hurrenez hurren.
2019 urtea
2019an onartutako proiektuak, AMVISAren finantzaketarekin
SERSO San Viator Euskal Herria: “Edateko ura Jutiapako sei landa komunitatetan (Honduras)”
Edateko ura eskuratzea, Jutiapa udalerriko sei landa komunitate urez hornitzeko mikroarroa kudeatzea eta babestea, 1.434 pertsonaren mesedetan (700 emakumea eta 734 gizon).
Dirulaguntza: 156.684,68 € (AMVISA)
Arabako Medicus Mundi: “Ur, saneamendu eta ekitate eskubidea Chotan (Peru)”
Proiektuaren xedea da Chota barrutiko (Cajamarca) Quinua eta Alto Condorpullanako 111 famili unitatetako 530 herritarrek (264 emakume eta 284 gizon) ura eta saneamendua eskuratzeko giza eskubidea baliatu dezaten, tokiko gobernuarekin eta osasun sektorearekin koordinatuta. Edateko ura modu parte hartzailean eskuratuko da, honetarako: erabilera pertsonala zein etxekoa, saneamendu osasungarria, komun ekologikoen bitartez, eta ingurumena zaintzea, ur iturriak babestuz.
Dirulaguntza: 156.684,68 € (AMVISA)
2019an onartutako proiektuak, Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin
Nazioarteko Elkartasuna: Edateko uraren giza eskubidea Diarin (Ginea)"
Proiektu honekin ura eta saneamendua berdintasun baldintzetan eskuratzea bermatu nahi da, Diari Erdialdeko 2.776 pertsonarentzat (%53 emakumeak eta %47 gizonak). Horretarako, edateko eta saneamendurako ur sistema bat prestatuko da, emakumeen eskakizunei erantzuteko, uraren eta saneamenduaren kudeaketa ekitatibo batekin, eta ura eskuratzeko, saneamendua sustatzeko eta genero berdintasunaren giza eskubideari buruzko zabalkundea egiteko estrategia batekin.
Dirulaguntza: 61.630,64 € (AMVISA) eta 95.053,08 € (Vitoria-Gasteizko Udala)
Manuel Iradier Elkarte Afrikanista:“Edateko uraren hornidura sarea Léréyél aldean, 2. fasea (Senegal)”
Proiektuaren helburua da edateko ura hornitzeko sistema bat gauzatzea bost herrirentzat. Onuradunak 1.037 pertsona inguru izan daitezke.
Dirulaguntza: 149.262,77 € (Vitoria-Gasteizko Udala)
- Beste jarduera batzuk
Larrialdiko esku hartzea Idai zikloiagatik Mozambiken
50.000 €-ko laguntza, UNICEFi emandakoa, “Idai zikloiaren larrialdian esku hartzeko”, Mozambiken uholdeengatik sortutako egoera humanitario larriaren aurrean.
Proposamena Arabako Larrialdietako Funtsari aurkeztu zitzaion, zerbitzu teknikoek positibo baloratu zuten, eta AMVISAren Administrazio Kontseiluan onartu zen, apirilean. Gauzatzeko epea bederatzi hilabetekoa da, funtsak jasotzen direnetik zenbatzen hasita.
Euskadi, El Salvador eta Costa Rica arteko Lankidetza Triangeluarreko Programa
AMVISAk Euskadi, El Salvador eta Costa Ricaren arteko Lankidetza Triangeluarreko Programan parte hartzen jarraitzen du, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, URA-Uraren Euskal Agentziarekin, Bilboko Udalarekin, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Euskal Fondoarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin berarekin batera. AMVISA 75.000 euro eta esperientzia teknikoa jartzen du.
AMVISA Latinosan-Latinoamerikako V. Konferentzian parte hartzera gonbidatu zuten, Costa Rican, 2019ko apirilean, eta ur eskaeraren kudeaketan duen esperientzia aurkeztu zuen.
- Lankidetza teknikoak
AMVISAk beste proiektu batzuetan kolaboratzen du, laguntza ekonomikoa eman gabe baina aholkularitza eskainiz, uraren inguruko erakundeen eta operadoreen ezagutza eta esperientziak trukatzeko ildo bati jarraituz.
Azaroan, udal teknikariek Kubara bidaiatu zuten, Artemisa eta Mayabeque udalerrietan diharduten uraren bi operadoreri aholkua emateko. Ondoren, kubatar teknikariak etorri ziren bisitan, Arabako hiriburuan ura nola kudeatzen den ezagutzeko.
2018 urtea
AMVISAren finantzaketarekin 2018an onartutako proiektuak
Kolonbia-Euskadi Elkartea: “Veredasen (Tolima, Kolonbia) ubide komunitarioko sistema bat eraikitzea” proiektua:
- Ata ibaiaren goiko eremuko hiru komunitateetako (Progreso, Peñarica eta Villanueva) 300 biztanleentzako edateko moduko ur sistema baten lehenengo zatiaren eraikuntza. Era berean, ur zerbitzuaren kudeaketa eta mantentze sistema bat abiaraztea.
- Eta ibaiaren arroa babestu eta zainduko da, horniduraren iraunkortasuna bermatze aldera.
- Diru laguntza: 110.00,00 € (AMVISA)
Africanista Manuel Iradier elkartea:“Fanaye (Senegal) komunako herrietan ura eta saneamendua hobetzea” proiektua:
- Léréyél (Senegal) inguruko bost herritarako edateko ura hornitzeko sarea eraikitzeko proiektua: 140 metroko sakonera duen putzu bat, ponpaketa sistemarekin; 50 m3-ko andel goratu bat; eta 16 km-ko banaketa sarea, zazpi ur hartunerekin.
- Ur zerbitzuaren kudeaketa eta mantentze sistema bat abiaraztea.
- Diru laguntza: 110.00,00 € (AMVISA)
Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin 2018an onartutako proiektuak
Medicus Mundi Araba:“Patahuasin (Ayacucho, Peru) ura, saneamendua eta ekitatea edukitzeko eskubidea” proiektua:
- Patahuasi (Peru) komunitateko 176 biztanlerentzat ur hornidurarako sistema baten eraikuntza. Era berean, 54 familiarentzat eta sei eraikin publikotarako garbitegi eta komun ekologikoen ezarpena.
- Bestalde, ur zerbitzuaren kudeaketa eta mantentze sistema baten ezarpena.
- Diru laguntza: 110.000,00 € (Vitoria-Gasteizko Udala)
Proiektu teknikoen lanketa
Nazioarteko Elkartasuna: “Diariko (Labéko prefektura, Ginea) gizon-emakumeek edateko ura edukitzeko duten giza eskubideari buruzko azterketa teknikoa”:
- Edateko uraren hornidura sistema bat osatzeko proiektuaren lantzea.
- Azterlanak bereziki hartzen du kontuan genero ikuspegia, ur horniduraren iraunkortasunerako alderdi tekniko, ekonomiko zein sozialei erreparatuz.
- Diru laguntza: 6.684,01 € (Vitoria-Gasteizko Udala) eta 3.315,66 (AMVISA)
Euskadi, El Salvador eta Costa Ricaren arteko Lankidetza Triangeluarreko Programa:
- AMVISAk partaidetza aktiboa dauka programan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, URA-Uraren Euskal Agentziarekin, diputazioekin, Bilboko Udalarekin, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Euskal Fondoarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin berarekin batera.
- Helburua da maila teknikoan eta finantzarioan kooperatzea, “eragile anitzeko formatu” batean, erakunde bakoitzaren konpetentziak eta esperientzia baliatuz, eta bakoitzaren ezaugarrien, aukeren eta baliabideen arabera.
- AMVISAk 75.000 euro eta bere Asistentzia Teknikoen bitartez teknikarien esperientzia eman ditu.
- Lehen ekintza moduan, AMVISAk eskaria kudeatzeko estrategien garapenean daukan esperientzia konpartitzen ari da ANDA eta AyA erakundeetako teknikariekin, horiek arduratzen baitira El Salvadorren eta Costa Rican uraren eta saneamenduaren kudeaketaz, hurrenez hurren.
- Erakunde horiek interesa erakutsi dute AMVISAk sarea kontrolatzeko duen politika eta bere Futura Planean garatutako egitasmoak ezagutzeko, horiei esker, gure hirian uraren kontsumoa heren bat murriztu ahal izan baita, biztanleko eta eguneko 300 litrotik 200 litrora igarota azken 15 urtean.
2017 urtea
AMVISAren finantzaketarekin 2017an onartutako proiektuak
Nazioarteko Elkartasuna: “Ura Thieppeko biztanleentzat, II. fasea, Senegal”
- Edateko urez hornitzeko sistema baten bigarren fasea, 15 herrixkatako 2.912 biztanleri edateko ura izateko giza eskubidea bermatzeko, Louga eskualdeko komunan.
- Sistemak perforazio bat, biltegi goratu bat eta grabitate bidezko banaketa sare bat izango ditu. Bertako kudeaketa gaitasunak garatzea ere aurreikusten da, genero berdintasunean oinarrituta, ingurumen sentsibilizazioko ekintzekin batera.
- Diru laguntza: 99.999,43 € (Vitoria-Gasteizko Udala: 9.227,06 €; AMVISA: 90.772,37 €)
Kolonbia-Euskadi Elkartea: “Veredasen ubide komunitarioko sistema bat eraikitzea, II. fasea, Kolonbia”:
- Horrekin giza kontsumorako ura eskuratzeko arazoari irtenbidea eman nahi zaio, Ata ibaiaren goialdean dauden lau barrutitan, Planadas udalerrian (Tolima).
- Hiru osagai ditu: banaketa eta mikroneurketa sareen sistema amaitzea eta tratamendu planta eraikitzea; ubidea kudeatzeko eta administratzeko antolamendu komunitarioa finkatzeko lana jarraitzea; eta komunitateak sistema bereganatzeko eta ibaiaren arroa babesteko eta kontserbatzeko jarraitzen duen estrategia indartzea.
- Aldi berean, Vitoria-Gasteizen ekintzak egingo dira lortutako hobekuntzak agerian jartzeko eta gaitasun bereziak dituzten emakume eta gizonekin egindako topaketak ikusarazteko.
- Diru laguntza: 100.00,00 € (AMVISA)
Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin 2017an onartutako proiektuak
Arabako Medicus Mundi: “Edateko ura eta saneamendua eskuratzeko giza eskubidea Peruko Concepcion Cangallon”:
- Diru laguntza: 100.000,00 € (Vitoria-Gasteizko Udala)
Bakearen aldeko Lankidetza Batzarra: “Hari ti founey: ura bizitza da, eta gure eskubidea. Niger”:
- Diru laguntza: 100.000,00 € (Vitoria-Gasteizko Udala)
Azterketa teknikoen lanketa:
- Manuel Iradier Elkarte Afrikanista: “Uraren eta saneamenduaren eskuragarritasuna hobetzea Fanaye komunako herrietan”
- Gosearen Aurkako Ekintza: “Edateko ura eskuratzea Guidimakhako komunitate ahuletan, Mauritania”
- Diru laguntza: 10.000,00 € azterketako (Vitoria-Gasteizko Udala)
- Proiektu hauen onespenaz gain, 2017an “desCifrando contrastes” erakusketa ibiltaria aurkeztu zen. Bertan, edateko uraren eta saneamenduaren eskuragarritasunean planetan dauden diferentziak erakusten dira zifren bidez, eta aurten eta datorren urtean 13 udal zentrotan egongo da ikusgai.
2016 urtea
Matthew urakana (Haiti):
- Arabako Larrialdietako Funtsarekin lankidetzan, AMVISAk “Matthew urakanaren ondoren Haitin sortutako larrialdia. Edateko ura, saneamendua eta higienea” izeneko proiektuan parte hartu du, 50.000 euroko ekarpena eginez.
Vitoria-Gasteizko Udalaren urteko deialdia:
- AMVISAk urteko deialdira aurkeztutako hiru proiekturen balorazio teknikoan parte hartu du, edateko ur eta saneamenduaren hornidurari lotuta. Gainera, horietako batzuk finantzatzen parte hartzen du, eta, ondoren, eraikuntzan zehar ikuskapena egin eta laguntza teknikoa emango du.
Proiektua: “Kolonbia-Euskadi:
- Kolonbiako 3 barrutitako ubide komunitarioko sistema eraikitzea. Ata ibaiaren goialdea. 1. fasea. Planadas, Tolima (Kolonbia)”
- Horrekin giza kontsumorako ura eskuratzeko arazoari irtenbidea eman nahi zaio, Ata ibaiaren goialdean dauden 3 zidorretan, Planadas udalerrian (Tolima).
- Oinarrian hiru osagai daude: ubide sistema bat eraikitzea, giza kontsumorako ura etengabe hornitzeko Union, Oso eta Alto Sano barrutietarako; ubidea autokudeatzeko sistema bat ezartzearen ondorioz, komunitateak sistema modu egokian administratu eta mantendu ahal izango du, zerbitzuaren prestazioari denboran iraunkortasuna emateko; eta harroa babesteko eta kontserbatzeko estrategia bat sortzea, epe luzera zerbitzuaren irispidea bermatzeko.
- Sistemak guztira 651 pertsonari emango die hornidura, eta AMVISAren ekarpena 149.049,42 euro izan da.
Proiektua: “Medicus Mundi Araba. Edateko ura eta saneamendu iraunkorra Totorapatan, Ayacucho (Peru)”:
- Proiektuaren xedea da Totorapatako landa inguruneko biztanleen osasuna eta bizitza kalitatea hobetzea, Vinchos distrituan, Huamanga probintzian, Ayacucho eskualdean (Peru), edateko ura eta saneamendua eskuratzea sustatuz.
- Behar beste edateko ur osasungarri, onargarri, fisikoki eskuragarri eta eskuragarri lortzeko bidea ematen lagunduko da, erabilera pertsonal eta etxekorako, eta saneamendu osasungarria (komun ekologiko lehorrak), modu jasangarrian, 60 famili unitaterentzat –150 lagun–.
- Gizon-emakumeei, eskubideekin eta betebeharrekin, bidea emango zaie erabakiak hartzeko, sistemak eraikitzeko, heziketa sanitariorako, ingurumena zaintzeko eta instalatutako zerbitzuak kudeatzeko, parte hartzea indartuz, eta arretagunea emakumeengan jarriz Saneamendu Zerbitzuen Administrazio Batzordeko zuzendaritza karguen %40 bete ditzaten. Halaber, distritu udalerriko uraren giza eskubidearen betebeharren titularraren rola bultzatuko da, erantzukizuna JASSrekin partekatuta, sistemen iraunkortasuna bermatzeko.
- AMVISAk 34.160,91 euroko diru ekarpenarekin parte hartu du, zeina Vitoria-Gasteizko Udalak jarritako 100.839,09 euroei gehitzen zaien.
Proiektua: “Nazioarteko elkartasuna. Edateko ura eta saneamendua Thieppe herrirako. Kebemer, Longa (Senegal)”:
- Xedea da edateko ura hornitzeko sistema bat eraikitzea, pertsonei edateko eskuratzeko eskubidea bermatzeko, modu iraunkorrean, kalitatez eta eskuragarri, Thieppeko komunako 15 herri eta herrixkatako 2.912 biztanleentzat, Kebemer departamentuan, Longa eskualdean (Senegal).
- Proiektuak, halaber, uraren kudeaketan bertako ahalmenak garatu nahi ditu, komunitatearen genero berdintasunaren ikuspegitik eta ingurumenari buruz sentsibilizatzeko ekintzekin, kultura hidriko berri baterako.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren diru laguntza dauka, 149.949,62 euroko zenbatekoarekin.
2015 urtea
Tindufen saharar errefuxiatu kanpalekuei ekarpen ekonomikoa:
- Urrian egon ziren uholdeengatik, "Ura eskuratzea (ponpak zuzkitzea)" esku-hartzerako 31.237 euroko gastua baimendu zen, teknikariek ura banatzeko sistemetan egondako kalteak egiaztatu ondoren.
- Zehatz-mehatz, putzu sakonetako ura erauzteko erabilitako ponpen eta artisau putzuetatik ura ponpatzeko baliatutako motoponpen zati handia erre egin ziren zirkuitulaburren ondorioz.
- Hala, urpeko ponpak eta motoponpa berriak behar ziren. Produktu hauen hartzaileak Aljeriako Tinduf eskualdean (Al Aaiun, Smara eta Dajla) eta Mendebaldeko Sahararen lurralde askatuetako Tifariti eta Mehaires hirietan dauden errefuxiatuak izan dira.
El Salvadorreko San Francisco Menéndez udalerriko El Corozo, La Ceibita eta El Irayol baserrietan edateko ura eramatea:
- Euskal Fondoak kudeatutako proiektoaren xedea edateko ura banatzeko sistema sortzea da. Ingurune hartan gaur egun 178 familia bizi dira, baina proiektuaren helburua 360 hartune ipintzea da, izan ere, ur banaketa ezartzen denetik, 182 partzela okupatzea aurreikusi dute. Alkatetzaren ikuskaritzapean, Uraren Auzoko Batzar batek kontagailuak ipintzea eta sistema kudeatzea aurreikusita dago.
- Proiektu horrek izan ditu bere kudeaketarako eta abiarazterako Amvisaren aholkularitza teknikoa, baita ere hura finantzatzeko ekarpen ekonomikoa ere, 61.000 eurotara igotzen dena.
"Jordania, siriar errefuxiatuak" izeneko larrialdi esku hartzeari diru ekarpena:
- UNICEFek proposatutako esku hartzearen xedea Jordaniako siriar errefuxiatuentzako uraren banaketa sustatzea da.
- Horretarako, tanga kamioiak erabiliko dituzte eta saneamendurako larrialdiko kitak emango zaizkie bertan daudenei.
- Gainera, egoera txarreko uraren bidez kutsatu daitezkeen gaixotasunen prebentzioari buruzko prestakuntzako eta sentsibilizaziorako jarduerak egingo dira.
- AMVISAren diru ekarpena 60.000 eurokoa da.
2014 urtea
IBAL, Ibaguéko ur zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoarekiko lankidetza:
- Irailaren 1 eta 8a bitartean Ibagué (Kolonbia) bisitatu zen, AMVISA eta IBALen artean (hirian ur zerbitzua eskaintzen duen udal enpresa publikoa) lankidetza erlazioei bide emateko aukerak helburu zuten.
- Batzarrak egin ziren Zuzendaritzarekin eta IBALeko arlo guztietako teknikariekin, enpresako instalazio adierazgarrienak bisitatu ziren eta esperientzia teknikoak eta kudeaketakoak trukatu ziren. Bisitan udaleko arduradun politikoekin ere batu ziren.
- Lankidetza ekintza posibleak batzen zituen proposamena egin zen, batez ere, IBALeko teknikari baten bisita Vitoria-Gasteizera zuzenean AMVISAK garatutako esperientziak ezagutzeko.
2013 urtea
Manin (Boli Kosta) edateko ura hornitzeko proiektua:
- Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingenieritzak aurkeztu zuen eta asmoa da bertan dagoen putzu batean (Nafarroako udal eta kontzejuen federazioak diruz lagundutako da) eguzki ponpa bat jartzea eta 20 m3-ko biltegia eraikitzea, bertako 1.500 bizilagun hornitzeko aukera emango duten banaketa sareak erabiliz.
- Obra horren finantzaketa eskatu zitzaion AMVISAri, eta Kudeaketa Batzorde bat jarri zen abian, bai azpiegituraren mantentzea bai haren iraunkortasun ekonomikoa bermatze aldera.
- Finantzatutako zenbatekoa 39.447,00 eurokoa izan zen.
Ekarpen ekonomikoa Arabako Elikagaien Bankuari:
- Amvisak eta Arabako Elikagaien Bankuak izenpetuko duten hitzarmena dela medio, elkarteak 50.000 euro jasoko ditu Jundizen duen areto berria egokitzeko, bere zeregina betetzeko ezinbesteko instalazioa baita.
- Halaber, diru horrek elikagaiak erosteko (biltegian dituztenei gehitzeko) eta lana hobeto burutzen lagunduko dien hainbat ekipamendu erosteko balioko du; esaterako, hotz kamera bat, hainbat elikagai hobeto kudea daitezen.
2012 urtea
El Salvadorreko ANDA akueduktu eta estolderia arloko administrazio nazionalarekiko lankidetza:
- ANDAko teknikarien ordezkari batzuen bisita izan genuen, etorkizunean lankidetzarako izan daitezkeen aukerak aztertzea xede.
- Ez zen proiekturik gauzatu eta, horrenbestez, aurrekontuko soberakina lankidetzarako funts batean gorde zen hurrengo ekitaldietan gauzatzeko.
2011 urtea
"Ahuacaoui, EL Refugio eta El Cortijo etxaldeetara edateko ura eramateko proiektua" San Francisco Menéndez udalerrian (El Salvador):
- 73.763 euroko inbertsioa; Euskal Fondoak kudeatu zuen proiektua, eta San Francisco Menéndez udalerriko alkatetzak burutu.
- Proiektuaren irtenbide teknikoa hobetu eta ANDAk (Akueduktu eta Estolderien Administrazio Nazionala) putzuaren aforo nahikoa eta uraren kalitatea bermatu ondoren abiatu zen.
- AMVISAren laguntzarekin El Salvadorren egindako proiektuei buruz Euskal Fondoak egindako bideoa.
Edateko urez hornitzeko sistema hobetzea Nejapan (El Salvador):
- 48.200 euroko inbertsioa, Nejapa edateko urez hornitzeko sistema hobetzeko.
- Instalazioek energia gehiegi kontsumitzen zuten eta horrek arriskuan jartzen zuen proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa, bai eta leku gehiagori zerbitzu emateko gerora hedatzeko ahalmena ere.
- Horretaz oharturik, hobekuntza hauek finantzatu dira:
- Ponpaketan kondentsadore bateria bat instalatzea, potentzia faktorea handitzeko.
- Ponpaketa ekipo berria eta eraginkorragoa (ponpa eta eragiteko motore elektrikoa) instalatzea, elektrizitate kontsumoa gutxitzeko, eta maiztasuna aldatzeko panela ere instalatzea, une oro ponparen funtzionamendua optimizatzeko bide ematen baitu.
Beste batzuk:
- Amvisak "NEXOS HIDRICOS" deritzon programaren batzorde aholku-emailean parte hartzen du; Uraren aldeko Aliantza taldeak garatzen du programa, eta AECID agentziak finantzatzen.
- AMVISAk, Gasteizko Udalarekin, URA agentziarekin eta Uraren aldeko Aliantzarekin batera, lankidetza tekniko iraunkorra garatzen dihardu El Salvadorreko ANDA ur enpresa nazionalarekin.
2010 urtea
Ingurumen hezkuntzarako Javier Beltrán de Nanclares zentroa (PERU):
- Helburu nagusia Ingurumen hezkuntzarako Javier Beltrán de Nanclares Zentrorako edateko ur sistemaz hornitzea da (Peruko Piurako Castilla barrutia).
- Zentro horrek lanerako oinarrizko prestakuntza ematen die inguru hartako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei; gainera, irakurtzen, idazten eta matematiketan irakasten die emakumeentzako alfabetatze girotan dauden emakumeei. Urteko 600 ikasle baino gehiago dira onuradun.
- Guztira 39.200,00 euroko aurrekontua du zentroak; AMVISAk 32.000,00rekin laguntzen du, hau da, guztiaren % 83rekin.
2009 urtea
- Usulután (El Salvador): Usulutango udalerrian (El Salvador) edateko ur iturriak bilatzeko ikerlana egiteko laguntza, 10.430 eurokoa.
- Caserío Soledad (Peru): ur hornidura eramatea Caserío Soledadera (Perú), 13.378 euroan.
- Edateko uren araztegi eramangarria Mugarik Gabeko Medikuak erakundeari dohaiontzan emateko: 2009an zehar aurrera jarraitu dugu edateko uren araztegi eramangarri bat prestatzeko lanekin, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeari dohaintzan emateko. Amvisak ere parte hartuko du martxan jartzeko lanetan. Aurrekontua 80.000 eurokoa izan da.
- Marokoko Ur Enpresa Nazionala: laguntza teknikoa Marokoko Ur Enpresa Nazionalaren (ONEP) kalitate sailari.
- Champerico (Guatemala): Laguntza teknikoa Champerikoko udalerria (Guatemala) edateko urez hornitzeko obretarako.
2008 urtea
AQUABLOC bat edateko ura tratatzeko estazio eramangarri bihurtzea Mugarik gabeko Medikuak alkarteari emateko:
- AQUABLOC bat edateko ura tratatzeko estazio eramangarri bihurtzea, larrialdietan edo errefuxiatu kanpaleku bat hornitu behar denean edo antzeko egoeraren batean GKE bati baliagarri izan dakion.
- Egokitzeko 80.000 euroko aurrekontua kalkulatu da, BEZa barne. AMVISAk bere gain hartzen du kostua, eta Mugarik gabeko Medikuak elkarteari emango dio ura ekoizteko instalazioa, zeinak merkatuan 300.000 euro balio ohi du
- Horrela, AMVISAk Mugarik gabeko Medikuekiko lankidetzari ekiten dio; gerora lankidetza areago joan daiteke, instalazioa eramaten den lekuan hori martxan jartzeko lanetan parte hartuz.
2007 urtea
- Champerico (Gutemala): herrira edateko ura eramatea; 43.982,76 euro jarri ditu horretarako eta PROCLADE EUSKADI elkartearekin batera aritu da proiektuan.
- Cochabamba (Bolivia): herriko El Porvenir auzoa urez hornitzea; horretarako Karitateko Alaben Kongregazioak eskatutako 5.101,10 euro jarri ditu.
- AFAR (Etiopia): bost putzu eraikitzeko proiektua, zeinetan 83.000 euro gastatuko dituen; Munduko nekazaritza funtsak garatuko du.
Laguntza horiek guztiek batera 132.083,86 euroko inbertsio zuzena osatzen dute. Horretaz aparte, AMVISAk laguntza teknikoa eman du aurreko proiektuak garatzeko, baita Nejapan (El Salvador) Uren Zerbitzua martxan jartzeko ere. Marokoko Uren Bulego Nazionalarekiko lankidetza hitzarmena ere izenpetu da, haien jardueretan laguntza teknikoa emateko.
2006 urtea
Peruko Paita probintziako AH Los Jardinesen jabekidetzako estolderia jartzeko proiektua: AH Los Jardinesen jabekidetzako estolderia jartzeko proiektua diruz laguntzea. Saneamendu zerbitzua edo sistema ezinbestekoa da haren faltagatik andeatua dagoen aldean higienea eta osasungarritasuna lortuko bada.
2005 urtea
- Tsunamia Batticaloan (Sri Lanka): Batticaloako barrutiari emandako laguntza, abenduaren 26ko tsunamiak eragindako hondamendi naturalaren ondoren bere onera itzultzeko baita.
- Center Pasang Llamu Medical-entzako laguntza (Lukla-Nepal): eguzki energiaz funtzionatzen duen berokuntza eta ura berotzeko sistema, etxeko ur beroa lortzeko, hornitzea.
- Diriamban (Nikaragua) dagoen San José ospitalearentzako laguntza: lurperatutako 20.000 litroko depositua eta sistema hidroneumatikoa eraikitzea.
- San Miguelen (El Salvador) dagoen La Pacífica osasun zentroarentzako laguntza: Putzua egitea eta tanga zein ponpez hornitutako ekipamendua eraikitzea osasun zentroarentzat.
2004 urtea
Ura eusteko putzuak, Kenian: Club Rotariok kudeatutako lankidetza proiektua, Kenian ura eusteko presak edo putzuak egiteko laguntza emateko baita.
2002 urtea
- Erakunde Afrikanista: aurreko urteko diru-laguntzei esker egindako eskuzko hainbat putzuen instalazioetako mantentze-lanak egiteko laguntzak.
- Galiziako kaltetuak: diru-laguntzak ematea Prestigen hondoratzeak kostetan eragin dituen kalteen ondorioetarako.
- Tinduf-eko errefuxiatuak: Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan putzuen zulaketarako azpiegiturentzako laguntza ematea, batik bat Saharan ur-putzuak bilatu eta egokitzeko erabiltzen diren zulagailuentzako ekipamenduak eta material suntsikorra.
2000. urtetik 2005. urtera
Nejaparentzako laguntza:
- El Salvadorreko Nejapa Udalerriko hainbat kantoietan edateko uraren sareak jartzeko proiektuentzako laguntzak ematea, eta baita Mikroeskualdeko proiektuarentzako laguntzak ere, non Nejapa, Apopa eta Quezaltepeque Udalerrietako Kantoiak sartzen diren.
- Laguntzak 2000tik 2003ra bitartean gauzatu ziren.
- 2005: Laguntza handitzea, 1.000 ur kontagailu bidalita.
1999 urtea
Hirugarren mundua: Hondurasen, Lempira Departamenduko La Campa Udalerrian, edateko uraren, oinarrizko saneamenduaren eta ingurumen osasunaren inguruko proiektu integrala bultzatzea.
1998 urtetik 2005 urtera
Sololárentzako laguntza (Guatemala):
- Proiektu eta Azpiegitura-beharrei buruzko aholkuak emateko hainbat bidaia egiteaz gain, hainbat kopuru bidali zaizkie Nejapako uraren banaketa-sarea ordezkatzeko obrak finantzatzeko, eta baita Administrazioetako batean sare berria egiteko ere.
- 1998: Sololáko sarea ordezkatzea
- 2002: S. Andrés Semetabaj-en sarea ezartzea (Sololá)
- 2005: STAN urakanak kalte egin dion hornikuntza sarea konpontzea
1998 urtea
Kubarentzako laguntza (La Habana): edateko uraren banaketa-sarean mantentze-lanekin zituzten arazoak hantxe bertan antzematea zen laguntzaren helburua, eta arazo horiek antzemandakoan, mantentze-lanak azkarrago eta berme handiagoarekin egiteko behar diren materialak bidaltzea eta material horiek erabiltzen erakustea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.