David Palomar. Jesús ibáñez de Matauco Antzokia
- Noiz
- Eguna: 2021/03/13, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00
- Deskribapena
-
David Palomar: Cantaorea
Sari Nazionala Kordobako Lehiaketan 2007an
Rafael Rodríguez: Gitarra-jotzailea
David Palomar ñabardura eta kolorez beteriko cantaorea da, Cádizeko La Caleta inguruko kutsuak hartua. Cádizeko cantaoreen eskolako estetikan kokatzen da. Abeslari pertsonal, sormen-gaitasun handikoa, oso egunekoa, aldarrikatzailea eta, aldi berean, errespetu handikoa. Halaber, miresmenez jarraitzen ditu Juanito Villarren oihartzuna, Santiago Dondayren “jondura”, María Cornejoren konpasa eta Enrique “el Mellizo”ren tertzioak.
David Palomar Cádiz hirian jaio zen 1977an, eta gaur egun Andaluziako cantaore ospetsuenetakoa da. Sari probintzial, eskualdeko eta nazional ugari jaso izan ditu, eta lau disko hauek plazaratu ditu orain artekoan: Trimilenaria, 2008an, La Viña: cantón independiente, 2010an, La dama del poncho rojo, 2012an eta Denominación de origen, 2015ean.
Online erosketa Abenduaren 12tik aurrera.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.