Jardunaldia: Giza Eskubideak XXI. mendeko hirian

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak "Giza eskubideak XXI. mendeko hirian" jardunaldia antolatu zuen 2020ko abenduaren 11n, Hirian Giza Eskubideak Babesteko Europako Gutuna sinatu zuenetik 20 urte bete direnean.


Gure begirada XXI. mendean jarrita, hots, globalizazioaren, gero eta urbanizazio eta haustura sozial handiagoen, klima-aldaketaren eta irauten duen pandemiaren testuingurua kontuan izanda, hiriak giza eskubideen defentsan eragile garrantzitsu izateko prest sentitzen gara. Herritarrekiko hurbiltasunak gaitasuna eta legitimitatea ematen digu giza eskubideak elkarren mendekoak eta zatiezinak direla kontuan hartzen duten politikak bultzatzeko.

Bizikidetza eta Aniztasun Planaren (2018-2020) lehen fasea bete ondoren, eta bigarren zikloari ekin aurretik, jardunaldia egin genuen. Saio honetan, beste hiri batzuetako esperientziak partekatu genituen eta adibide horiei buruz hausnartu genuen. Izan ere, hiri guzti horiekin bat gatoz, gure udal-politikei zeharka eragingo dien Giza Eskubideen kultura ezartzeko ahaleginean.

Jardunaldiaren edukiak

Jardunaldian landutako edukiak ezagutu ditzakezu Sintesi oharrean (pdf). Imagen archivo pdf. Halaber, hitzaldien eta bestelako parte-hartzeen bideoak ikusi ditzakezu:

Bideo-laburpena
https://www.youtube.com/watch?v=blrXtpN-_Ow(Beste leiho batean irekiko da)
Hitzaldi nagusia

Tica Font i Gregori: "La materialización de los DDHH. Análisis y desafíos a futuro. De lo global a lo local".

https://www.youtube.com/watch?v=dYMvI_vCxrE(Beste leiho batean irekiko da)
Esperientzia praktikoak

Hans Sakkers: "Construyendo una Cultura de Derechos Humanos. El enfoque de Utrecht".

https://www.youtube.com/watch?v=v5mjvhv8vAU(Beste leiho batean irekiko da)

Alba Barnusell i Ortuño: "Pacto de ciudad de Granollers: impulsar un compromiso colectivo para construir el futuro que queremos".

https://www.youtube.com/watch?v=l4OKaIeiQvw(Beste leiho batean irekiko da)

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.