Bisitaldi gidatuak

Haur-talde bat Atarian

Atariara edo Salburua parkera bisita gidatu didaktikoa egin nahi duten taldeek 24 orduko aurrespenarekin egin beharko dute erreserba gutxienez.

Informazio gehiago eta erreserbak:945162616.

Bisita mota:

Bisitaldia Atariaren interpretazio-zentrora:

Ordu erdi inguruz, Atariako hezitzaileek Salburako hezeguneen garrantzi biologikoan sartzen dituzte taldeak aurkezpen eta bideo baten bidez. Saioa modu askean amaitzen da erakusketa iraunkor interaktiboan, aldi baterako erakusketa bisitatzeko aukerarekin.

Ibilbidea Salburua parkean:

Ordu eta erdiko bisitaldian ibilbide zirkular bat egiten da, non parkeko habitatak erakusten diren. Bisitaren erakargarritasun nagusia Las Zumas behatokia da. Bertan, gertutik, hezeguneko fauna eta flora ikusten dira.

Bisita gidatuen ordutegiak

Abuztua, iraila eta oporraldietan

  • Goizez, 11: 30etik 12: 15era (asteartetik igandera eta jaiegunetan).
  • Arratsaldez, 16: 30etik 18: 15era (asteartetik igandera eta jaiegunetan).

Urteko gainerako egunetan

  • Goizez, 11: 30etik 12: 15era (asteburuetan eta jaiegunetan bakarrik).
  • Arratsaldez, 16: 30etik 17: 15era (asteartetik igandera eta jaiegunetan).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.