Milaka plan Atarian

Bakarrik, bikotean, taldean edo familian egiteko plan pila bat proposatzen dizkizugu Atarian, bisitaldi bikaina egin dezazun.

Birding

Agenda

Atariak askotariko ekintzak antolatzen ditu denentzat, Salburuko parkeko, Gasteizko eta inguruetako biodibertsitatea eta ondare naturala ezagutzeko. Ezagutu agenda!

Behar-beharrezkoak

  1. Eska iezazkiguzu prismatiko batzuk, eta ezagutu, begiralekutik begiratuta, inguruan dugun biodibertsitatea.
  2. Hartu gure tandem bat zuk nahi duzunarekin ibiltzeko, eta primeran pasatuko duzu.
  3. Praktikatu birdinga parkeko behatokietan, eta egon begira, baina batez ere, shhhhh, entzun.
  4. Ibili Arkautiko urmaelaren inguruan oreinak ikusteko. Urriko arratsaldeetan araldian dauden oreinen orroak entzuten dira.
  5. Zoaz Betoñuko urmaelera udaberrian, eta ausart zaitez ahate familiak zenbatzera.
  6. Zatoz taldean, eta egin bisita gidatua Atarian eta hezegunean.

Prismatikoak eta bizikletak maileguan

Buggy-a Atarian Atarian doan utziko dizkizugu prismatikoak, hezegunean bizi diren espezieei behatzeko. Behatokira joatean zentroko langileren bat bertan badago, teleobjektiboak ere erabili ahal izango dituzu, eta egun horretan etorri zaizkigun hegazti berezienak non dauden ere azalduko dizugu.

Gainera, askotariko bizikleta motak ditugu (tandemak, trizikloak)Salburuan batera eta bestera ibiltzeko.

Bizikletak alokatu

Ibilbideak Ataritik abiatuta

Zenbait ibilbide erraz egin ditzakezu gure zentrotik abiatuta:

Erakusketak

Atariko aldi baterako erakusketan aretoak natura du ardatz, baina zentzurik zabalenean begiratuta. Espazio ireki bat da, eta ingurumenean interesa duen pertsona edo kolektibo orok du erakusketak jartzeko aukera. Adierazpen artistikoak eta gaikako erakusketak ditu programazioan.

Proposatu nahi al diguzu erakusketa bat?

Ekintza hezitzaileak

familientzako gunea. Ataria Atariak eskolentzako programak ditu, hezkuntzako etapa guztietarako; hasi haur-hezkuntzatik eta batxilergo edo goi mailako prestakuntza zikloetaraino. Zentroak, eraiki zutenetik, prestakuntza-ekintzak eskaintzen ditu hezeguneari eta bertako biodibertsitateari balioa emateko:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.