Hegazti migratzaileak Salburuan
Salburuan ikusten ditugun hegazti-espezie asko migratzaileak dira; hau da, udaberri-udan, ugaltzeko eremu batzuk izaten dituzte eta han ugaltzen dira, eta negua pasatzeko beste eremu batzuetara joaten dira. Bi eremuen arteko joan-etorriei migrazio-mugimenduak esaten zaie, eta bidaiaren ibilbideari migrazio-bidea. Ikusi migrazioei buruzko bideoak
Espezie migratzaileak habitat baten baino gehiagoren mende daudenez, oso kalteberak dira habitat horien galeraren eta murriztearen aurrean. Ugaltzeko edo negua igarotzeko lekuak desagertzea eta migrazio-bideetan ale gehiegi ehizatzea bizirauteko mehatxu larriak izaten dira. Horrez gain, azken urteetan klimaren berotzeak mugimendu horietan duen eragina ikusten ari gara. Espezie batzuetan, populazioaren zati bat sedentario bihurtzen ari da eta beste batzuk ugaltzeko lekuetara iristeko garaiak aurreratzen edo atzeratzen ari dira; adibidez, amiamoko zuria.
Gaur egun, mehatxatutako hegazti migratzaileen 40 espezietik gora identifikatu dira Salburuan, eta horien artean, aipagarriak dira txori zezen arrunta (Botaurus stellaris), ur-benarriza (Acrocephalus paludicola) eta usapal arrunta (Striptopelia turtur).
Ur-benarriza (Acrocephalus paludicola)
Batez beste, 12,5 zentimetroko luzera duen ur-benarrizak Ataria zentroaren inguruak erabiltzen ditu negu epelagoaren bila Afrika mendebaldera egiten duen bidaian atseden hartu eta indarberritzeko. Kaskoaren alboetan, begien marrarekiko paraleloan, bi zinta zabal eta ilun dituzte eta hortik datorkie izena. Urria den habitat bati oso lotua dago espezie hau: ezpata-belarren eremu handiak, Betoñuko urmaelean daudenak bezalakoak.
Txori zezen arrunta (Botaurus stellaris)
Usapal arrunta (Streptopelia turtur)
Gure nekazaritza-inguruneei lotutako alejale gehienak bezala, Iberiar penintsulan ugaltzen diren tortola-populazioek gainbehera daramate. Hainbat dira arrazoiak: haien habitaten suntsipena; produktu intsektizida, biozida, herbizida eta nekazaritzako beste tratamendu batzuen erabilera; usapal turkiarrarekin duen lehia; harrapakariak; leku askotako ehiza indiskriminatua eta debeku-erdiko aldia goiz zabaltzea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.