Atariko dibertimendurako guneak
Naturaz gozatzeko espazio bat da zentroa. Modu didaktiko eta sinplean eman nahi diogu balioa Gasteizko ingurumenaren aberastasunari. Inguruarekin harmonian une lasai bat igarotzera joaten direnekin enpatia izateko daude espazioak sortuta.
Egongela - Isiltasunerako espazioa
Atarian, iluntzean, naturaren soinuak dira protagonista, eta irakurtzeko aretoa gertuen dugun ingurune naturalarekin konektatzeko leku ezin hobea bihurtzen da. Gehienetan Ixileku elkartearen eskutik, ostegun arratsaldeetan, Ataria isiltasunerako espazio bihurtzen da.
Umeentzako eremua
Atariko beheko solairuan familientzako areto bat dago, txirrista-zuhaitz eta guzti, koloretako bolaz betetako igerilekura jaisteko. Txirrista eta igerilekua 4-8 urteko umeentzako da, eta bertan ibili aurretik, oinetakoak kutxatilategian utzi behar dira.
Jolas-eremu horren alboan lantegi-ikasgela bat dago, irekia. Margoak eta ekosistemen zaintza sustatzeko jolas txikiak aurkituko dituzu han. Gainera, erabilera anitzeko eremu honen helburua biodibertsitateari balioa ematea da. Preskuntza-jarduerak antolatzen ditugu bertan eskola-umeekin, baita taldeentzako saio didaktikoak ere.
Ekitaldi-aretoa
Erabilera anitzeko espazio honetan, aulkiak, proiekzio- eta soinu-ekipamenduak, aldibereko itzulpenerako etastreaming-erako ekipamenduak ere baditugu.
Kolektibo edo entitateek aretoa ekitaldiren bat egiteko erabili nahi izanez gero, eskaera egin behar dute, betiere ingurugiroaren gaia ardatz duen ekitaldia bada eta behar bezala arrazoituta badago. Prezioak urtero eguneratzen dira, eta udalaren ordenantza fiskaletan argitaratzen.
Lagapena eskatzeko, eskaria bete eta honako helbide honetara bidali ezazu:ataria@vitoria-gasteiz.org
Kanpoko espazioa
Eraikineko sarreran, bizikleta-aparkalekuak daude. Putzu batzuk ere badaude, hezeguneko uretako landarediaren dibertsitate autoktonoa erakusten dutenak.
Atariko begiralekuko eskailerek uretako zenbait hegaztik bizileku duten urmaelera gerturatuko zaituzte. Begiratu hutsean edo begiratokitik, pixkanaka-pixkanaka hezegunean sartuko zara.
Kafetegia
Zentroaren kanpoaldetik du kafetegiak sarrera. Leku irekia da, mahaiz hornitua, eta edariak eta aperitiboak eskaintzen ditu. Terraza ere badu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.