Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Izapidetzen ari diren txostenak

Aurretiko kontsulta publikoa, Aretxabaleta inguruko HAPB-15 eremua kentzeko HAPOan egin nahi den egiturazko aldaketari buruz

Noiz: 2020ko abenduaren 2tik 23ra arte

Nola: Posta elektronikoz: gestionadm2.0201@vitoria-gasteiz.org

2020ko azaroaren 27ko erabakiak hasiera eman zion aldaketa tramitatzeari, eta herritarrek parte hartzeko programan (ALHAOn argitaratua abenduaren 11an) aurreikusten denaren arabera, kontsulta publikoa irekitzen da Gasteizko herritarrek, antolakundeek eta elkarteek iritziak eta ekarpenak egiterik izan dezaten ondoren azaltzen diren alderdiei buruz.

Planaren aldaketaren aurrekariak

2011/05/11n, behin betiko onartu zen "Aretxabaleta hiri-lurzoruaren eta 19 Aretxabaleta-Gardelegi sektoreko lurzoru urbanizagarriaren eremuetan HAPOaren aldaketa", 21 Zabalguneak izapidetua eta ALHAOn argitaratua 2011/06/03an.

Eremu eten baten gainean garatzen zen, eta eremu horretan honako hauek zeuden: Bustaldeko blokeak dauden hiri-lurzatiak, Nuñezen bi eraikinak, San Miguel eraikina, toki-erakunde txikiaren beraren beste hiri-lurzati batzuk eta Aretxabaleta-Gardelegiko S-19ko lurzoru urbanizagarriak.

Proposatutako aldaketaren oinarrizko xedea eremua osorik berritzea zen, S-19rako proposatutako hirigintza-antolamenduan eta Aretxabaletako hiri-bilbean harmonikoki integratzeko.

Horretarako, esku hartzen zuen lurzoruaren sailkapena aldatzen zuen, bizitegi-dentsitatea handituz eta eraikitako lurzatien inguruko eremuak berrantolatuz. Horretarako, eremu berri bat sortu zuen, Hiri Antolamenduko Plan Berezi baten bidez garatu beharrekoa (HAPB- 15).

2011ko ekainean idatzitako Hiri Antolamenduko Plan Bereziak L formako antolamendu bat aurreikusten zuen, eremuan sartutako 5 multzoko 4 bloke eraisten zituena. Jendaurreko erakustaldian, Administrazio Batzordeko kideek sinatutako alegazio bat jaso zen. Alegazio horretan, herritar gehienak proposatutako antolamenduarekin ados ez zeudela adierazten zen, eta aurreikusitako blokea errepide zaharraren ertzera lekualdatzeko eskatzen zen, ekipamendu-lurzatiaren mendebaldera, herriaren izaera babesteko.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2011ko urriaren 14ko erabakiaren bidez, alegazioa baietsi egin zen, HAPOaren aldaketa puntual bat izapidetzen hasi zen, hiriaren egiturazko plangintzan hiri-berrikuntzako programa integratu ahal izateko, eta indargabetu eta ondoriorik gabe utzi zen LBNren 2011ko ekainaren 24ko erabakiaren bidez dekretatutako edozein motatako onarpen, baimen eta hirigintza-lizentzien emakida etetea. Erabaki hori 2011ko urriaren 31ko ALHAOn argitaratu zen.

21 Zabalguneak 2011ko urrian ekin zion Plan Orokorraren eta Plan Bereziaren aldaketa puntuala idazteko zerbitzuak kontratatzeko prozesuari, eta bereziki baloratu zuen herritarrek parte hartzeko programa. 2012ko urtarrilaren 30eko 21 Zabalguneko Kontseiluan IMVArquitectos y Luz y Espacio ABEEari esleitu zitzaion, eta Prismaglobal sartu zen partaidetza-prozesua egiteko. Aurrez aurreko saioetan eta inkestetan auzotarrekin lan handia egin ondoren, dokumentua idatzi aurreko iradokizunak jaso ziren.

2013ko urtarrilaren 30ean, erredakzio-taldeak aurkezpen bat egin zion Zabalgune 21eko Kontseiluari, partaidetza-prozesuaren ondorioak erakutsiz eta prozesuan sortu ziren galdera-sorta bat plazaratuz, Kontseiluak bere iritzia eman zezan, dokumentua idatzi aurretik. Kontseiluak ez zuen erabakirik hartu eta, beraz, bizilagunei ezin izan zitzaien erantzunik eman. Puntu honetan, prozesua gelditu egin zen.

Nabarmentzekoa da herritarren iritzia, oso kritikoa baita egungo planteamenduarekin. Adierazi zuten ez zutela nahi kirol-ekipamenduaren mendebaldeko zerrendan gorakako etxebizitza kolektiboen blokerik kokatzea. Interes hark herriko bizilagunen beharra jasotzen zuen, Aretxabaleta hirigune zaharraren eta 19. sektore berriaren arteko bistak eta komunikazio fisikoa mantendu zitezen. Horretarako, planteatu zuten jarduera-eremuaren ekialdera eramatea, 19. sektoreko bidearen ondoan, gorakako etxebizitza kolektiboen bloke berrien kokapena.

Era berean, 19. sektorerako aurreikusitako kirol-ekipamenduak Aretxabaletako herrigunetik fatxada izateko interesa ere jaso zen.

Kontsultak abiapuntu berri bat izan nahi du, Aretxabaletarako interes handieneko esku-hartzea ahalbidetzeko. Esku-hartze horren irismena eremutik harago doa; izan ere, trantsizio egokia eman nahi zaie garai eta izaera desberdineko bi hiri-ehuni, eta Eremua osorik berritu nahi da bai estetikoki bai eraginkortasun energetikoa hobetze aldera.

Plana aldatuta konpondu nahi diren arazoak

Zehatz-mehatz antolatu nahi da HAPB-15 eremuko lurzoru etena; izan ere, gaur egun, garatu gabeko antolamenduarekin, ezin da hirigintza-lizentziarik eman espazio horretan eraikuntza- eta urbanizazio-esku-hartzeak egin ahal izateko. Horretarako, honako hauen inguruko erabakiak hartu beharko lirateke:

  1. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean gaur egun mugatutako Plan Bereziaren eremua kentzeko aukera.
  2. "Bustaldea" blokeek okupatutako 14. poligonoko 53. lurzatirako antolamendu xehatua ezartzea, bloke horietarako aplikatu beharreko ordenantza zehaztuta.
  3. San Migel blokea, 14. poligonoko 75. lurzatian dagoen blokea, eraisteko beharra, eta, beharrezkoa izango balitz, lurzatiaren kalifikazio xehatua birdefinitzea, aplikatu beharreko ordenantzaren identifikazioarekin.
  4. 14. poligonoko 493. lurzatia berrurbanizatzea. Eremu hori Bustaldeko blokeen ipar-ekialdean dago, eta egokitu egin behar da.
  5. Aretxabaleta-Gardelegiko S-19aren ondoriozko lurzatien eta Erakundearen herrigunearen artean egingo den proposamenaren konektibitatea.

Hori onesteko premia eta egokitasuna

Ondorioz, beharrezkoa da indarrean dagoen HAPOa aldatzea, eremu horretako immobilismo-egoera konpondu ahal izateko eta, nolabait, lehendik dauden blokeetan esku hartzea ahalbidetzeko, eta aldi berean, toki-erakunde txikia garapen berriekin erlazionatzeko.

Arauaren helburuak

Proposatutako arauaren helburua da 2011n garapen-plangintzaren idazketara atzeratu zen eta oraindik ebatzi gabe dagoen espazio bat xehetasunez antolatzea.

Posible diren bestelako konponbideak, dela arauak bitarteko, dela halakorik gabe

Aipatutako helburuak hirigintza-antolamendutik baino ezin dira lortu, eta antolamendu horren formulazioa baztertu, egin edo atzeratu egin daiteke, azken kasu horretan, gaur egun izapidetzen ari den Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Berrikuspenera igorriz edo ez.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.