Tximeleten oasia lorategi-espazio bat da, zenbait lore-espeziez osatua, eta babesteko eta hazteko leku gisa erabiltzen dute tximeleta eta beste polinizatzaile batzuen espezie askok. Animalia-espezie eder honek funtsezko zeregina du naturan, polinizatzea, eta primerako lekua da espezie hau aztertu eta balioa emateko.
Salburuko biodibertsitatea handitzearen aldeko apustuak ingurumenaren inguruko kontserbazio eta sentsibilizaziorako ekimen honekin elkarlanean aritzeko aukera ekarri du. Zerynthia elkarteak eta Ekosistemak Aztertzeko eta Kontserbatzeko Elkarte Iberiarrak (SIECE) jarri zuten ekimena abian duela urte batzuk.
Gure oasia bertako landare askok osatzen dute eta landare-espezie bakoitzak beldar mota batentzako edo beste batentzako elikagai gisa balio du, edo bestela nektarra ekoizten dute ale helduentzat. Oasia eragin mediterraneoa jasotzen duen hiri-eremu batean dagoenez, egokia da askotariko espezieak garatzeko: adibidez, makaon eta kolia arrunta espeziak.
Tximeleta marroi ezagun hau sertorio-tximeleta da, eta gure habitatean bizi da lirio-tximela (1.a), makaona (2.a) kolia, limoi-tximeleta, gorringo arrunta, proserpina, distira-lamia txikia, atalanta eta beste zenbaitekin batera.
Tximeleten oasiaren proiektu honen bidez arindu egin nahi da espezie hauen habitatak hirigintza-garapenagatik jasaten ari den hondatzea. Pestiziden erabileragatik eta gizakion inpaktuagatik ari dira hondatzen; horiek dira tximeleten etsai nagusiak. Gaur egun, edonork alderantzika dezake joera hori geure oasia sortuta, eta horrela animalia eder honen kontserbazioan eta garapenean lagunduko dugu. Animatuko al zara(Beste leiho batean irekiko da)?
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.