Ataria, leku zoragarria
Ataria pertsonek naturarekin bat egiteko lekua da, Gasteizko ekialdean dagoen Salburuko parkeko hezeguneetan osatutako ekosistemaren garrantzia ulertzeko, hain zuzen.
Zatoz Atariara oinez
Andre Maria Zuriaren plazatik 3 km pasatxoko ibilbide laua dago Atariaraino. Bidea Salburuko zelaietatik igarotzen da eta hezegunearen ingurua ezagutzeko modu ona eskaintzen du.
Bertara iristeko, edo bisitaldiaren ondoren itzultzeko, beste modu osasungarri bat L3 hiribusa hartzea da. Aldiz, Atariara autoz etorri nahi baduzue, oso gertu dago Fernando Buesa Arena saskibaloi-pabilioiko aparkaleku-eremua.
Atariaren ingurua
Atarian arnastu egiten da Salburuko hezeguneak gordeta duen altxor naturala. Behatokitik urmael bat ikusten da, eta horren gainean dago zentroa finkatuta. Anfibioak, kopetazuriak, ahateak, amiamokoak eta abar elkarrekin bizi dira ekosistema honetan.
Leku irekia eta familientzako egokia
Atariak ateak parez pare zabalik dituen espazio batera eramaten ditu bisitari guztiak. Zentroan, natura bizi duten pertsonek egiten dute lan, eta zentrora etortzen direnak ingurune naturala kontserbatzearen garrantziaz kontzientziatu nahi dituzte. Jasangarritasunari begira dagoen zentroa da.
Dibertimendurako guneak
Ingurumen-sentsibilizaziorako espazioak izateaz gain, baditugu umeentzako espazioak, ekitaldi-aretoa, erakusketetarako eremua, kafetegia... Zatoz gu ezagutzera, eta ibili zeure kasa gure instalazioetan.
Sare sozialak eta bloga
Ataria oso interpretazio-zentro aktiboa da. Egunero argitaratzen ditugu albisteak gure sare sozialetan, gure inguruan izaten diren ekitaldiak edo gertaerak kontatzen ditugu eta sustatu beharrekoak iruditzen zaizkigun ingurumeneko eta jasangarritasuneko alderdiak erakusten ditugu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.