Flora eta fauna

Primerako ekipamendua da Ataria parkean bizi diren izaki bizidunen ugaritasuna ezagutzeko. Urtaroen eragina, biodibertsitatearen aldaketak, parkea bizileku iraunkor duten izakiak, joan-etorrian ibiltzen diren migratzaileak eta abar erakusten ditu zentroak.

Oreina eta hegaztiak

Fauna

Basahateak Atariatik bertako animalien erreinu aberats eta anitzena aurkeztuko dizugu. Hasi animalia ornodun ikusgarrienetatik, ugaztun handiak adibidez, eta hegazti migratzaile txiki eta ezezagunetaraino, tartean anfibioak eta arrainak ezagutzeko aukerarekin. Ornogabe ugari ere ikusiko dituzu inguru honetan.

Flora

Uretako flora Salburuan, urtaro bakoitzeko ur kopuruaren arabera hazten da landaredia, eta horrek aukera ematen du urmael bakarrean landare-espezie ugari, bata bestearengandik gertu, elkarrekin bizitzeko, eta horri esker, biodibertsitate botaniko handia dago.

Tximeleten oasia

Tximeleta limoia Atarian tximeleten eta haien beldarren presentzia sustatzeko eremu bat diseinatu dugu. Artropodo honen 10 espezietik gora ditugu hemen, eta horien kolore deigarriak hona etortzeko arrazoi bat gehiago dira.

Soinuen paisaia

Salburuko el Montecito Hezeguneak askotariko habitatak dituenez, fauna- eta flora-aniztasun handia dago. Lekuaren arabera, espezie batzuk edo besteak baino gehiago entzungo ditugu. Baso, lezkadi edo urmaelek soinu ugari dute gordeta, eta erne egonez gero, gozatzeko moduko altxorra da.

Herritarren Zientziaren Sarea

Orkidea bati argazkiak ataratzen dauden pertsonak Gure ingurune naturaleko animalia- eta landare-espezieen jarraipenean eta kontserbazioan laguntzen duten boluntarioen komunitatearentzat topagunea da Ataria. Gure ondare naturalaren zaintzan parte hartzeko modu horrek inguruan dugun biodibertsitatea identifikatzeko balio du.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.