Kalitatea - Zerbitzu kartak

Zerbitzu kartak

Zer da Zerbitzu Karta?

Zerbitzu Karta udal zerbitzu jakin batek herritarren aurrean bere gain hartzen dituen konpromisoak biltzen dituen agiria da. Horrez gain, Zerbitzu Kartak delako zerbitzuaren ezaugarri nagusiei buruzko informazioa eman, eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak zehazten ditu.

Zerbitzuen Kartak hartutako konpromisoen kudeaketa eta jarraipen sistematikoa egin eta, hartara, etengabeko hobekuntzaren kultura sustatzea dakar berekin.

Informazio interesgarria:

Zerbitzu gutunak egiteko gida praktikoa (Eudel-Tokiko Berrikuntza Agenda) PDF

Nori zuzentzen zaie?

Gasteizko Udalak zerbitzu ematen dien herritarrei zuzentzen zaie.

Zerbitzu Kartaren helburuak

Honako helburuak ditu Zerbitzuen Kartak:

  • Udala herritarrengana hurbiltzea.
  • Udal atalek eskaintzen dituzten zerbitzuen berri ematea herritarrei.
  • Udal zerbitzuak hobetzearen aldeko Udalaren ahalegina adieraztea.
  • Zerbitzuen kalitate maila egokia ezartzea eta maila hori betetzen dela kontrolatzea.
  • Herritarrei udal zerbitzuen funtzionamenduari buruzko iritzia emateko aukera eskaintzea.

Gasteizko Udalak egun dituen Zerbitzu Kartak:

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.