Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Olarizuko lorategi botanikoa
Hezkuntza
Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Espazioak eta bildumak | Arboretoa | Landare erabilgarrien lorategia | Dehesa eta muinoa | Germoplasma bankua | Ibilbideak | Hezkuntza | Ikerketa | Galeria
Lorategi Botanikoko hezkuntza eta prestakuntza jarduera jende orori zuzenduta dago, bai ikastetxeetako ikasleei (eskola-programa) bai herritar xeheei (programa irekia).
Horrez gain, Gasteizen gauzatzen diren herritarren zientziako zenbait programa bertatik koordinatzen dira.
Eskola-programa
Olarizuko Lorategi Botanikoan Lehenengo eta Bigarren hezkuntzako ikasleentzat baita batxilergoentzat ere hainbat jarduera eskaintzen dira. Jarduerak honakoak dira:
- Basoa sentitu! (Lehen Hezkuntza)
- Zuhaitzak esploratzen, izaki harrigarriak (LH 1. zikloa)
- Europako basoen misterioaren bila (LH 2. zikloa)
- Zuhaitzak zure hirian: hiriko berdeguneak eztabaidagai (DBH)
Ikastetxeen bisitak ikasturteko eskola-egunetan egiten dira, urritik ekainera.
Kontuan harturik, alde batetik, proiektuaren esku jarritako ekipamendu eta azpiegituren ezaugarriak eta, bestetik, garatu beharreko unitate didaktikoen diseinua, eskolako programa didaktikoa 2 eta 3 ordu bitarteko egonaldietan gauzatuko da, goizeko ordutegian. Bisita hasi eta amaitzeko ordutegia malgua izango da, talde bakoitzaren garraio-beharren arabera.
Programa irekia
Olarizuko lorategi botanikoak askotariko jarduerak eskaintzen ditu: bisita gidatuak, ibilbide botanikoak, hitzaldiak, lantegiak, ikastaroak, landaketak eta abar. Helburu argia dute: landare-biodibertsitatea, lorategi botanikoko bildumak, landareen propietate eta erabilerak, landatzeko eta lorezaintzako teknikak, landare-materialekin egindako arte plastikoak eta abar ezagutaraztea. Gure agendan ikus ditzakezu antolatzen ditugun jarduera guztiak.
Herritarren zientzia
2013az geroztik, Olarizuko lorategi botanikoa arduratzen da Gasteizen bultzatutako lehen Herritarren Zientziako Programaren alderdi zientifikoa koordinatzeaz; honela zuen izena: Gasteizeko Eraztun Berdeko eta albitz-belardietako orkideen kontserbazioa. Urtean behin, basa-orkideen identifikazio-ikastaroa egiten da eta egindako jarraipen guztien emaitzen laburpena argitaratzen da, ordura arte sortutako informazio guztia biltzeko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.