Gizarte egoera ahulean dauden pertsonentzako baliabideak - Instalazioetara bisita birtualak

Gizarte ahuldadea suertatzen den egoera desberdinen aurrean, hainbat baliabide daude, zailtasun horiek arintzeko sortuak: harrera-programak -ostatua eta oinarrizko premien estaldura eskaintzen dute-, laguntza psikosozioedukatiboa, gizarteratzeko eta laneratzeko lantegi eta ikastaroak eta abar.

Informazio gehiago gizarte-egoera ahulean dauden pertsonen gizarte-zerbitzuen inguruan.

Aterpe gaueko zentroa

Aterpe gaueko zentroa gauez harrera egiteko baliabidea, gizarte eta etxebizitza esklusio-egoera larrian dauden pertsonentzat; eskaera gutxiko araudia du ezaugarri nagusi.

Etxe irekia udal zentroa

Etxe irekia ostatu emateko gizarte-, hezkuntza- eta bizikidetza-baliabidea da, gizarte eta etxebizitza esklusio-arriskua duten edo egoera horretan dauden pertsonen gizarte-inklusioa eta gizarteratzea lortzeko xedez.

Bidelan udal zentroa

Bidelan udal zentzoan, gizarte-hezkuntzaren arloko eta arlo psikosozialeko sostengua emateko lantegiak garatzen dira, okupazio-jarduera baten bitartez garapen eta ongizate pertsonala sustatzeko balio dutenak. Informazio gehiago: gizarteratzea lortzeko lantegiak eta ikastaroak.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: