Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Hazkuntzari eta hezkuntzari buruzko familientzako tailerrak

Trebetasun sozialetan heztea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza

Informazioa eta izen-ematea

Azalpena

Haur eskolen oinarrizko zeregina da familiekiko harremanak zaintzea; era berean, helburu izan behar du familiek duten ahalmen hezitzailea kontuan izatea, arlo honetan beren prestakuntza erraztea, eta harremanak ahalbidetzea beste familia batzuekin. Hori guztia hezkuntza profesionalek lagunduta gauzatzen da.

Ume gehienek ikasturte bat edo bi besterik ez dute igarotzen eskolan, eta horrek eragina dauka planteamenduaren garapenean, urtero familien beharrei egokitzea baitakar berekin.

Balioak

Prestakuntza, gizalegea, sormena, bakearen kultura, ekitatea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, barne hartzea, parte hartzea, erantzukizuna.

Helburuak

Gurasoak prestatzea, motibatzea eta interesatzea pertsona gisa eta seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan.

Haurren hazkuntzan laguntzeko sare sozialak sortzea, hezkuntzari lotutako esperientziak, ezagutzak eta zalantzak, beste familiekin eta hezkuntzako profesionalekin partekatzeko gune bat eskainiz.

Familiei beren gaitasun hezitzailean lagundu, erraztu eta indartu.

Hartzaileak

0 eta 3 urte arteko seme-alabak dituzten familiak.

Antolamendua

  • Lekua: Udal Haur Eskoletan eta Haurreskoletan, programazioaren arabera
  • Egutegia: programazioaren arabera
  • Ordutegia: 16:00etatik 17:30etara
  • Iraupena: 1:30 orduko lau saio
  • Hizkuntza: gaztelaniaz edota euskaraz.

Parte hartzeko betebeharrak

Umearen izena online eman behar da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Hezkuntza Zerbitzua eta Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua.
  • Helbidea: Frai Zacarías Martínez, 3 - 01001, Vitoria-Gasteiz
  • Harremanetarako: eskolahh@vitoria-gasteiz.org
  • Telefonoa: 945 16 12 18

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.