Udaleko hezkuntza jarduerak - Bizikletaz seguru zirkulatzeko ikastaroak


2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izen eman online

Azalpena

Talde txikitan (8-10 pertsona) ikasleek alderdi hauek egiaztatzen ikasiko dute: bizikleta erabiltzeko baldintza onetan dagoen, bizikletan ibiltzeko jantzi egokiak daramatzaten eta kaskoa ondo jantzita duten. Ikastetxeko jolaslekuan, bizikleta gaineko teknikak eta trebetasunak landuko dituzte jolasen bidez, eta proba bat ere egin beharko dute, irakasleek kalera irteteko gai diren erabaki dezaten.

Oinarrizko zirkulazio arauak ikasiko dituzte, ikastetxearen inguruan bertan hirian dabilen txirrindulari batek aurre egin beharreko trafiko egoera desberdinak aztertu ahalko dituzte, eta irakasle adituekin banaka praktikatuko dituzte bizikletaz seguru, arduraz eta autonomiaz zirkulatzeko behar diren maniobra guztiak.

Informazio gehiago:

Balioak

Iraungarritasuna.

Helburuak

Hirian bizikletaz seguru eta autonomiaz zirkulatzeko behar diren trebetasunak eskaintzea ikasleei, bizikletaz ibiltzeko berariaz diseinatutako azpiegiturak dituzten kaleetan zein hiriko gainerako bideetan.

Hartzaileak

Derrigorrezko Lehenengo Hezkuntza (6. mailak)

Antolamendua

  • Lekua: Ikastetxea eta bere ingurunea.
  • Egutegia: 2024ko urriaren 1etik 2025eko ekainaren 18ra arte.
  • Ordutegia: aukera: 9:00etatik 12:30era. Ondoz ondoko egunetako 2 saio aukera guztietan.
  • Datak: astelehen eta astearteetan edo asteazken eta ostegunetan.
  • Iraupena: 7 ordu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • ONDOZ ONDOKO EGUNETAKO 2 SAIO: aukeratutako data ikastaroko lehenengo eguna izango da, bigarren eguna automatikoki esleitzen da.
  • Ikasleek bizikleta eta kaskoa eraman beharko dituzte. Bizikletak ondo egon behar du zirkulatzeko.
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Antolatzailea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
  • Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua.
  • Telefonoa: 945 161616 Luz. 3386
  • E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.