Udal hezkuntza jarduerak - Zadorra ibaia: Presa
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza
Izena eman online: begiratu Antolamendua atala
Azalpena
Zadorra ibaiaren barrena eta haren ingurune hurbilean egiten den ibilbidea da jarduera osatzen dutena, eta bisita gidatua lantegiekin, datuen parte-hartzezko analisiarekin zein fenomenoen behaketarekin nahasten ditu.
Ibilbide bat egiten da Zadorra ibaia eta ingurune hurbila ezagutzeko, eta bisita gidatuarekin batera lantegiak, datuen parte-hartzezko analisia zein fenomenoen behaketa eskaintzen dira. Autobusez egiten da, Uribarri-Ganboako urtegiko presatik Aztegietaraino. Hainbat geldialdi egiten dira, bertatik bertara ikusteko nola aldatzen den ibaia, batez ere hiriaren eraginez; ura behatu eta analizatu egiten da, bai eta paisaia, landaretza eta fauna ere.
Informazio gehiago: Zadorra ibaia
Balioak
Iraungarritasuna.
Helburuak
- Ibaiaren alderdi naturalak ezagutaraztea.
- Hiriak ibaiarekin duen harremana ezartzea.
- Ibaiak osasun-egoera egokian mantentzearen garrantziaz sentsibilizatzea.
Hartzaileak
- Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak).
Antolamendua
Ordutegia | Hartzaileak | Egutegia |
---|---|---|
09:00etatik 17:00etara | DLHko 5. eta 6. mailak |
2024 urriaren 15etik azaroaren 5era |
09:00etaik 14:30etara (trinkoa) | DLHko 5, eta 6, mailak |
2024ko azaroaren 6tik 12ra |
Egutegia
Ordutegia: egun osoa, 9:00etatik 17:00etara; ordutegi trinkoa, 09:00etatik 14:30era.
Iraupena: : egun osoa: 8 ordu. Ordutegi trinkoa: 5 ordu eta erdia.
Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30.
Garraioa: jardueraren barruan.
Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Ikastalde bakoitza bi irakaslerekin batera joango da, eta irakasle horien ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
- Botak, jantzi beroak eta zira eramatea komeni da.
- Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
- Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu AMVISA antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Informazioa
- Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
- Antolatzailea: AMVISA.
- Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
- Telefonoa: 945 161616 Luz. 3386
- E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org
- Web orri interesgarria: Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea - Zadorrako parkea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.