Bisita gidatua Gasteizko Animaliak Babesteko Zentrora
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2019-2020 ikasturtea

Osasunerako hezkuntza

icono Izen-ematea: Irailaren 9tik 30era. Izena eman online

Deskribapena

Ikasleak Armentian dagoen Animaliak Babesteko Zentrora joango dira, eta bertan konpainiako animaliei eragiten dieten hainbat gairi buruz hitz egingo die albaitari batek: "Animaliak Babesteko Zentroa: bere helburu eta funtzioak", "Adopzio arduratsua", "Animaliek pertsonei kutsa diezazkieketen gaixotasunak", "Betebeharrak eta gomendioak".

Aipatu diren gaiak jorratzen dituen DVD bat ikusi, eta ikasleek dituzten zalantzak argituko dira.

Ondoren, bisita gidatua egingo dute zentroko instalazioetan, eta bertan dauden animaliak ikusi ahal izango dituzte. Opari bat jasoko dute ikasleek, instalazioetara egindako bisitaldiaren oroigarri.

Baloreak

Gizalegezko jokamoldea, prestakuntza eta erantzukizuna.

Helburuak

  • Higiene-ohiturak hartzeko heziketa ematea, animalien eta pertsonen artean gaixotasunik kutsa ez dadin.
  • Konpainiako animaliak adoptatzerakoan arduraz jokatzeko, eta animalia horiek ez abandonatzeko jarrera sustatzea.
  • Animaliak bere ardurapean hartu dituenak izan beharreko jokabideak erakustea, animalien eta pertsonen arteko bizikidetza arazoak sor ez daitezen.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. zikloa).

Antolamendua

  • Lekua: Armentiako Animaliak Babesteko Zentroa (Armentiabidea zk. g., 01007 Gasteiz).
  • Egutegia: 2019-2020 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxe bakoitzak zehaztuko du.
  • Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Izena eman den hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena emateko fitxan lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) adierazi behar da.

Eskaerak egiteko epea 2019ko irailaren 30ean amaituko da.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

Animalien Babeserako Zentroa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: