Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Animaliak eta pertsonak. Elkarbizitza eta osasuna
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Ikastetxeetan lantzeko pentsatutako jarduera da, eta horretarako ikasleek eduki didaktikoa duten fitxak osatuko dituzte.
Irakasle arduradunak ikasgelan burutuko du jarduera.
Materiala
Baloreak
Gizalegezko jokamoldea, prestakuntza eta erantzukizuna.
Helburuak
- Higiene-ohiturak hartzeko heziketa ematea, animalien eta pertsonen artean gaixotasunik kutsa ez dadin.
- Konpainiako animaliak adoptatzerakoan arduraz jokatzeko, eta animalia horiek ez abandonatzeko jarrera sustatzea.
- Animaliak bere ardurapean hartu dituenak izan beharreko oinarrizko jokabideak erakustea, animalien eta pertsonen arteko bizikidetza arazoak sor ez daitezen.
Hartzaileak
Derrigorrezko Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2. mailak).
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
- Materialak: "Animaliak eta gizakiak: bizikidetza eta osasuna" heziketa-fitxak, "Animaliak eta gizakiak: bizikidetza eta osasuna" eskuliburua.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Prezioa: doan.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.