Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Errealitate birtuala: teknologien erabilera egokia

Osasunerako hezkuntza

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izena eman online

Deskribapena

Informazio eta komunikazioaren teknologien (ikt) arriskuak.

Programa honen helburu nagusia Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabileraren ondoriozko arazoak prebenitzea da: telebista, telefono mugikorra, bideojokoak, Internet...

Era berean, garrantzitsua izango da sare sozialen eremua kontuan hartzea, nerabe gehienek eremu horretara jotzen baitute. Arriskuak prebenitu beharko lirateke, bai edukiei dagokienez, bai erabilera desegokitik eratorritakoei dagokienez.

ERREALITATE BIRTUALAK hiru eremutan lan egiteko aukera ematen du:

  • Sare sozialak.
  • Bideojokoak
  • Telefono mugikorrak

Eremu bakoitzak ordubeteko 2 saio ditu, baina jarduera 2 orduko saio bakar batean egiteko aukera ere balora daiteke.

Baloreak

Erantzukizuna, Errespetua, Segurtasuna.

Helburuak

  • IKTak erabiltzearen ondoriozko arriskuak prebenitzea, ezagutzaren bidez.
  • Ikasleak IKTak (ordenagailuak, smartphoneak, kontsolak...) eta sare sozialak (hainbat aplikazio) modu arduratsuan eta seguruan erabiltzeko prestatzea.
  • Errespetua eta erantzukizuna bezalako balioak lantzea ikasleekin.
  • PRIBATUTASUNARI (zer den) balioa ematea sarera konektatzeko funtsezko elementu gisa.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3., 4. mailak), Batxilergoa (1., eta 2. mailak), Oinarrizko Lanbide Heziketa (1., 2. eta 3. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean.
  • Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
  • Ordutegia: ikastetxeak eta ASAJER elkarteak adostutakoa.
  • Iraupena: 2 ordu (ordubeteko saioetan edo 2 orduko saioetan banatuta).
  • Materialak: liburuxkak eta bideoak.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko. Bertan, adierazten diren esparruetatik (sare sozialak, bideojokoak, telefono mugikorra) zein landu nahi den adierazi behar da.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Laguntzailea

ASAJER-Errehabilitazioan ari diren Arabako Jokalarien Elkartea (Alaba Jeneralaren kalea 25, 1.a eskuina, 01005 Vitoria-Gasteiz. 945 140 468.

Posta elektronikoa: asajer@telefonica.net.

Web-orria: www.onlinezurekin.org(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.