Udaleko hezkuntza jarduerak - Mikrofonoak Piztu: Eskubideen Batzordeak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea
Azalpena
Haur eta nerabeen eskubideak zabaldu eta sustatzeko organoak dira Mikrofonoak Piztu batzordeak, Aktiba(tu) programaren baitakoak. Batzorde horietan 9 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeek, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako eskubideak erreferentzia hartuta, Gasteizko haurren eta gazteen egoera zein den eta eskubideak betetzen diren aztertzen dute. Saio horien emaitzak zenbait agilitan jasotzen dituzte, zeinei batzordekideek berek izena ematen baitiete, beren ideiak hiriko beste talde batzuekin partekatzeko.
Saioak taldean egiten dira, zuzenean parte hartuz, ikastetxeko ikasgelan edo adin horretako haurrekin zerikusia duten beste leku batzuetan.
Balioak
Ekitatea, Parte hartzea, eta Erantzukizuna
Helburuak
- Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako eskubideak ezagutarazi eta sustatzea.
- Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako eskubideen garapenaren inguruan hausnarketa egitea eta hobekuntzak proposatzea, baita horiek Gasteizko udalerrian eragiten dituzten erantzukizunen inguruan ere.
- Tresna bat ematea eragiten dieten udal gai guztietan haurren ahotsa entzun dadin, talde horren integrazioa eta babesa lortze aldera, gizartearen barruan zeregin aktiboa izan dezaten (parte hartzeko eskubidea).
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza ( 3., 4., 5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa.
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen zentroa.
- Egutegia: eskaera eta lekuen arabera.
- Ordutegia: eskaera eta lekuen arabera.
- Iraupena: ordubeteko 2 saio.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: udalaren web-orriaren bitartez. Izena eman den hurrenkeraren eta aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: Izena emateko fitxan, ikastetxeak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta batzordeetan parte hartuko duten neska eta mutilen kopurua ere.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua .
Telefonoa: 945 161379
Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.