Udaleko hezkuntza jarduerak - Hirikoak, neuk ere eraikitzen dut nire hiria

Parte-hartzea sustatzea

2024-2025 ikasturtea / Gaia: Herritarren parte-hartzea sustatzea

Izena eman online

Azalpena

9 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako jarduera, parte hartzeko esperientziak bizi ditzaten; hartara, parte hartzen ikasiko dute, eta horrek dakartzan erantzukizunak garatuko dituzte.

Hainbat saiotan, neska-mutilek hiriko baliabideak, programak, espazioak eta abar ezagutuko dituzte, eta aldi berean erantzukizuna hartuko dute eskubideak dituzten herritar eta agente aktibo gisa, hiria hobetzeko.

Jardueran lortutako proposamenak eta ondorioak formatu eta euskarri ezberdinetan islatuko dira, hiriko beste talde edo/eta foro batzuekin partekatzeko, haiek ezagutu ditzaten, eta erabakiak hartzerakoan kontuan hartzerik eta gauzatzerik izan dezaten.

Hiriko zenbait ikastetxerekiko truke programetan parte hartzen duten Europako herrialdeetako ikasleei ere parte hartzeko aukera emango zaie, esperientziarekin bat egiterik izan dezaten.

Balioak

Parte hartzea, Ekitatea eta Erantzukizuna.

Helburuak

  • Umeek parte-hartzea eskubide eta erantzukizun gisa landu dezaketen gune bat sortzea, parte-hartzean hezteko prozesuak bideratuz.
  • Hiriarekiko eta beren buruarekiko erantzukizunez aktiboki parte hartzeko gai diren pertsonak prestatzea.
  • Udal jarduera planifikatzerakoan hiriko neska-mutilen ikuspegia kontuan hartzea.
  • Umeen iritziak eta ikuspuntuak ezagutu eta balioestea, haiei eragiten dieten udal erabakietan aintzat hartze aldera.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1. eta 2. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: eskatzen duen zentroan.
  • Egutegia: iraila-abendua, eskaera eta lekuen arabera.
  • Ordutegia: talde bakoitzeko saio kopurua doitzeko aukera dago, gutxienez 3 saio eta gehienez 6 izan daitezkeela kontuan izanik (saio bakoitzak ordubete irauten du).
  • Materialak: hezitzaile taldeak behar duten dokumentazioa emango die parte-hartzaileei.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: udalaren web-orriaren bitartez egiten da.Izena eman den hurrenkeraren eta aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Oharrak: Izena emateko fitxan, ikastetxeak nahiago dituen ordutegia eta egunak zehaztuko ditu, bai eta parte hartuko duten neska-mutilen kopurua ere.

Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua.

Telefonoa: 945 161379.

Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.