2016ko uztailaren 13tik irailaren 18ra. Montehermoso kulturuneko ur biltegia(Beste leiho batean irekiko da).
"Pilar Aróstegui" Udal Artxiboak eta Montehermoso Kulturuneak antolatu eta ekoitzitako erakusketa, haren heriotzaren lehen urtemugan Alberto Schommer García argazkilari gasteiztarrari omenaldia egiteko.
Erakusketa bi zatitan banatu zen: lehenengoan, Udal Artxiboko funtsetatik 26 irudi hautatu dira, argazkilariaren haurtzaroarekin eta gaztaroarekin lotutakoak, gehi egilearen beraren testuak.
Bigarrena haren lanari egindako omenaldia da. "Metrópolis" izenburuaz argitaratutako "Hiriak/Ciudades" laneko 7 argazki oinarritzat hartu -lotura gisa ikonografia zein izenburua baliatuz- eta Gasteizko Udal Artxiboko funtsetan jasotako beste argazkilari batzuen lanekin erlazionatu dira, Elkarrizketa bat sortzeko.
Gainera, La Voz de la imagen: Alberto Schommer(Beste leiho batean irekiko da) dokumentala proiektatu zen; Publio López Mondejarrek grabatu zuen, 2012an, Arte Ederrak Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusiarentzat.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.