Ekintzailetza - Networking asteazkenak: emakume ekintzaileak eta enpresariak konektatzen

Networking astezkenak

Networking Asteazkenak ekimena emakume enpresarien eta ekintzaileen topagune gisa finkatu da. Hileko azken asteazkenetan biltzen dira baliozko informazioa eta ezagutza sortzeko eta transmititzeko, eta emakume ekintzaileen arteko konfiantzarako eta elkarrekiko laguntzarako gune bihurtu da.

2025-2026ko edizioa

Bederatzi jardunalditako ziklo batera gonbidatzen zaitugu, emakume ekintzaile bezala zure bidean etapa bakoitzean laguntzeko pentsatua. Edozein unetan batu zaitezke: topaketa bakoitza ikasteko, partekatzeko eta elkarrekin eraikitzeko aukera da.

Saio bakoitzean aukera izango duzu:

  • Zure bidea ulertzen duten beste emakume batzuekin konektatzea.
  • Zeure burua galdu gabe antolatzeko eta aurrera egiteko estrategiak aurkitzea.
  • Eusten eta eraldatzen duten lankidetza-sareak ehuntzea.
  • Pertsonala zein profesionala elikatzen duten parte-hartze eta sormen dinamiken bidez inspiratzea.

Zure ahotsa, energia eta proiektua gehituko dizkiogu baloreak dituen ekintzailetza iraunkor eta kolaboratiboaren aldeko apustua egiten duen emakume-sare honi.

Izena eman (plaza mugatuak)

Harremanetarako: infoempresas@vitoria-gasteiz.org

Agenda

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.