Gasteizko Udalaren kalitate instituzionalerako konpromiso, jokabide eta gobernu onerako kodea
Gasteizko Udalaren kalitate instituzionalerako konpromiso, jokabide eta gobernu onerako kodea
Alderdi Popularraren Udal Taldeak aurkeztutako mozio bat 2013ko urriaren 18an onetsi zelarik, egun horretatik aurrera Gasteizko Udalak bere gain hartzen du "Kalitate instituzionalerako konpromiso, jokabide eta gobernu onerako kodea, Udalbatzako kide guztiek bete beharrekoa" bereganatu eta aplikatzeko konpromisoa.
Kode hori Euskal Udalen Elkartearen (EUDEL) baitan osatu da, 15 udalen partaidetzarekin, tartean Gasteizkoarenarekin.
Kode honen xede nagusia da, alde batetik, "Gasteizko zinegotziek bete behar dituzten oinarriak eta balioak argitzea", eta, bestetik, "oinarri eta balio horiek bete daitezen lagungarriak izan daitezkeen zenbait tresna finkatzea". Asmo horrekin, Kodeak "udaletako kargu publiko orok bete behar dituzten, eta horien udaletako jardueretan islatu behar diren betebehar, oinarri eta erantzukizun" jakin batzuk jasotzen ditu. Bi dira Jokabide Kode honen ardatzak: gardentasuna eta herritarrei kontuen berri ematea. Kodeak udal politikaren balorea sustatu nahi du Euskal Herrian, bertoko alkate eta zinegotzien jokabide eredugarria bitarte.
Jokabide Kodearen testua Herritarrei laguntzeko bulegoetan eskuratu daiteke
Aurrekariak
Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren (FEMP) kide zen aldetik Gasteizko Udalak bat egina zuen aho batez onetsi zen Código del Buen Gobierno Local delakoa
2009ko ekainaren 15ean onetsi zuen Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko Batzorde Exekutiboak Código del Buen Gobierno Local delakoa, talde politiko guztien adostasunarekin. Handik gutxira, FEMPren Kontseilu Federalak ere berretsi egin zuen erabakia 2009ko bigarren seihilekoko ohiko bileran; beraz, ordezkaritza gorenaren oniritzia du.
Código del Buen Gobierno Local delakoak gobernurako hainbat printzipio eta tresnak diseinatzeko gomendioak biltzen ditu, udal ordezkarientzako jokabide-irizpideak ezartzera bideratuak, betiere kudeaketa txarra saihesten lagunduko duen etika publikoa egituratu, zurikeriazko jokamolde oro baztertu, eta, guztiz bestela, praktika onak sustatzera bideratua.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.