Maturana-Verástegui Jauregia - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Maturana-Verástegui Jauregiko fatxada nagusia

Indusketa arkeologikoetan aurkitutako armek erakusten dutenez, kokaleku honetan sutegi bat eta etxebizitza bat egon ziren XIII-XV. mendeetan, sute baten ondorioz suntsituak. Jauregia XVI. mendean eraiki zen, Errege Katolikoek ezarritako bake-testuinguruan, bando-gerrak amaitzeko ahaleginetan baitziren (Gasteizen Callejatarren eta Aiaratarren artekoa zen borroka). Eraikina Antonio Saenz de Maturana kalonjearen ekimenez eraiki zen, Zapatari kalea kontrolatzen zuen Calleja bandokoa (jauregiaren atzeko fatxada kale horretara irekitzen da).

Ezinbestekoa

  1. Eraikinaren jabe izan ziren pertsona garrantzitsuak ezagutzea, besteak beste, Prudencio María Verástegui, hainbat kargu militar eta politiko izan zituena eta behin baino gehiagotan Arabako Diputatu Nagusia izan zena: liburuxka PDF.
  2. Jauregia inguratzen duten eraikinak eta espazioak: Santa Maria Katedrala, Maturana-Berastegi sagaren hil-kapera hartzen duena; Andatarren dorrea; Gobeo-Guevara-San Juan arma-etxea, El Portalón eta Buruileria plaza.
  3. Fatxada nagusiko elementuak, hala nola Maturana eta Berastegi familien armarriak (sarrerako ateen gainean daude), XIX. mendeko begiratokiak eta XX. mendeko pintura barrokoak, hirugarren armarri bat dutenak, Díaz de Arcaya familiarena.
  4. Barrualdeak XIII. mendeko hiri-loteak islatzen ditu, bai eta hurrengo mendeetako hainbat esku-hartze eta anexio ere.
  5. Jauregia bi filmetan agertzen da: kanpoaldea La madre muerta(Beste leiho batean irekiko da) (Juanma Bajo Ulloa, 1993) filmean ikus daiteke, eta barruan filmatu zen El silencio de la ciudad blanca (Hiri zuriaren isiltasuna, Daniel Calparsoro, 2019).

Kokapena

Hedegile kalea, 141, 01001 Vitoria-Gasteiz

Ikusi Google Maps-en(Beste leiho batean irekiko da)

Aldi baterako erakusketa

Jauregiak lehen aldiz irekiko ditu bere ateak, garai bateko kotxetegia zehazki, bere historiari eta eraikinaren jabe izan diren familiei buruzko erakusketa bat egiteko. Maturana-Verástegui sagak jokatu zuen rola eta eraikinaren eta hiriaren bilakaera in situ ulertzeko aukera da.

Erdi Aroko eraikin errenazentista nagusiak ardatz dituen 'Jauregien Ibilbidea' delakoaren barruan bisitatu ahal izango da. Kontsulta itzazu irekiera egunak eta ordutegiak hurrengo orrialdean:

Bisita gidatuak

Erakusketa inklusiboa da, eta bere edukiak honako artxibo hauei esker entzun daitezke:

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72177720309411817(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: