Eltxo tigrea: nola bereizi eta saihesteko aholkuak
Eltxo tigrea (Aedes albopictus) intsektu inbaditzailea da, Asiako hego-ekialdetik dator, eta badu ezaugarri nabarmen bat: orban zuriak ditu toraxaren eta hanken inguruan.
2004an Kataluniara iritsi zenetik (orduan aurkitu zuten lehenengoz Estatuan), hedatzen joan da eremu beroenetan, bereziki Mediterraneo inguruan, non dagoeneko ezarrita dagoe. Gaur egun hedatzen ari da Euskal Herrian.
Eltxo horiek arrisku bat dira osasun publikoarentzat, birus-bektoreak direlako, dengea, zika, chikungunya eta beste gaixotasun batzuk transmititzen dituzten birusen bektore.
Tenperaturen gorakadak eta globalizazioak (beste herrialde batzuetako bidaiariak kutsatuta iritsi daitezke gurera) areagotu egiten du birus horiek eltxoetara helarazteko posibilitatea, ondorioz, ziztatzen dituzten pertsonei gaixotasuna kutsatzekoa.
Eltxo tigrearen aurkako jarduerak Gasteizen
Gasteizen eltxo tigrearen hedapena mugatzeko asmoz, urtero, kontrol-lana egiten ari da ekainetik azarora bitartean, monitorizaio- eta zaintza-sistema baten bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Sailarekin lankidetzan.
Nola prebenitu
Ur geldia duten eremu eta ontzietan umatzen dira eltxo tigreak: kainu-zuloetan, estoldetan, iturri apaingarrietan, loreontzien plateretan, kanpo-altzarietan, animalien janlekuetan, lorategiko tresnetan, kuboetan, pneumatikoetan eta ura pilatzen duen edozein objektutan.
Herritarren laguntza nahitaezkoa da eltxo tigrearen hedapena murrizteko, neurri hauen bitartez, besteak beste: ziztaden aurreko babesa aplikatzea, eremu pribatuetan ur geldiko fokuak kentzea, eltxo tigre bat ikusiz gero, horren berri ematea, argazki bat egin eta app honetara bidalita (laster egongo da eurkarazko bertsioa eskuragai): Mosquito Alert
Informazio ugari duzu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren webgunean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.