TAO bereizgarririk badagoen egiaztatzeko aukera abian jarri da

2025eko abuztuaren 1ean argitaratua

Gasteizko Udalak kontsulta-sistema bat jarri du abian, zure ibilgailuak TAO bereizgarria duen egiaztatzeko. Matrikula sartu besterik ez duzu egin behar, eta sistemak adieraziko dizu ibilgailuak bereizgarri hori duen ala ez.

TAO kontsultatzea

Zure ibilgailua zein TAO eremutara esleituta dagoen egiaztatu nahi baduzu, Eremu Pertsonala kontsultatu behar duzu.

GARRANTZITSUA: zure bereizgarria ez da baliozkoa izango ordainduta egon arte (ikusi nola ordaindu).

Erakutsitako informazioa TAOren zonakatze berriari dagokio, eta 2025eko irailaren 15ean sartuko da indarrean.

TAO bereizgarria duten pertsonei automatikoki esleitu zaie, eremuen mapa berriaren arabera. Hori dela eta, baliteke zure TAO gunea kontsultatzean esleipen berria agertzea. Horrek ez du esan nahi irailaren 14ra arte zure egungo eremua erabiltzen jarraitu ezin duzunik.

Gogorarazten dizugu 2025eko irailaren 15etik aurrera TAO bereizgarria ez dela txartel fisikoa izango, kontrola matrikulak irakurriz egingo baita.

Informazio gehiago:

www.vitoria-gasteiz.org/tao

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.