Enplegurako prestakuntzarako urteko plana

Enplegurako prestakuntza 2020

Gasteizko Udalak enplegurako prestakuntzarako ikastaroen programazioari eutsiko dio, profil profesional bat lortu dezazun edo espezializatu edo birziklatu zaitezen, eta zailtasun une hau lanpostu bat lortu edo daukazunari eusteko baliatzerik izan dezazun.

Informazioa eta eskaerak

Liburuxkak: 2020ko iraila-abendua programazioa pdf | Enplegurako prestakuntza pdf

IZENA EMATEKO EPEA: irailaren 1etik aurrera.

Online kontsultatzea eta izena ematea

Aurrez-aurre:

Informazio telefonoa: 945 161505 | formacionempleo@vitoria-gasteiz.org | @VG_empleoformac(Beste leiho batean irekiko da)

Zein arlotan jaso dezakezu prestakuntza?

Irailetik aurrera eskainiko den prestakuntzak jarduera hauek barne hartuko ditu:

  • Eraikuntza eta birgainkuntza.
  • Eraikuntza iraunkorra.
  • Industria tradizionala.
  • 4.0 industria.
  • Nekazaritza ekologikoa.
  • Diseinu digitala.
  • Ikus-entzunezkoen industria.
  • Merkataritza digitala.
  • Turismoa.
  • Informazioaren teknologiak.
  • Mendekotasunen arreta.

Norentzat da prestakuntza-plana?

Pertsona ororentzat, eta bereziki hauentzat:

  • Gazteak profil profesionala lortu behar dute kualifikazio edo esperientzia profesionalik izan ezean oso zaila baita enplegua lortzea.
  • Langabeak aurretik lan egin dutenak baina enplegua lortzeko bidean aurrera egiteko zailtasunak dituztenak.
  • Emakumeak jarduera-sektore garrantzitsu askotan oraindik presentzia txikia baitute.
  • Prestakuntza izanik langabezian dauden edo lan prekarioetan ari diren pertsonak, beste jardueraesparru batzuetarantz jotzeko eguneratu eta birziklatu beharra dutenak, edo jarduera ekonomiko guztietan gertatzen ari den digitalizaziora egokitu.

Ikastaro motak

1) Aurrez aurreko prestakuntza eta enpresetako praktikak

Batetik, iraupen luzeko prestakuntza barne hartzen du, profil profesional berria eta osoa lortu nahi duten pertsonentzat. Bestetik, prestakuntza espezializatua edo birziklatzekoa, iraupen laburreko monografikoen bitartez, parte-hartzaileek aurretik duten profil profesionala edo esperientzia eguneratzeko.

2) On line prestakuntza, aurrez aurrekoa ez dena

Plataforma informatikoaren bidezko autoprestakuntza, CETICeko geletan edo parte-hartzailearen informatika ekipoan egiteko; norberaren eta/edo lanaren egoerari eta ordutegiari egokituz lor daiteke kualifikazioa. 250 ikastarotik gora eskaintzen ditugu, hainbat alorretan.

On line eskaintzaren informazio-liburuxka pdf | On line prestakuntzari buruzko informazio gehiago.

3) Berrikuntza jardunaldiak - Astearte teknologikoak

Jardunaldi hauetan, hainbat sektorerekin lotutako teknologia eta prestakuntza alderdiei buruzko informazioa zabaltzen da, enpresek eskatutako profil profesional berriei buruzko orientabideak ematearren.

Astearte teknologikoei buruzko informazio gehiago

4) Profesionaltasun ziurtagiriak

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen profesionaltasun-ziurtagirien bitartez egiaztatu daitezkeen ikastaroak sartuko dira prestakuntza eskaintzan.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: