Enplegurako prestakuntza - Enplegua eta prestakuntza

Enplegurako prestakuntza

Gasteizko Udalak enplegurako prestakuntzarako ikastaroen programazioari eutsiko dio, profil profesional bat lortu dezazun edo espezializatu edo birziklatu zaitezen, lanpostu bat lortu edo daukazunari eusteko baliatzerik izan dezazun.

Liburuxkak:

Online kontsultatzea eta izena ematea

Aurrez-aurre:

Formakuntza

Kurtso, lantegi eta jardunaldi hauek Enplegurako Prestakuntzako Urteko Planaren bidez antolatzen dira. Plana edozein pertsonari zuzendua dago, eta bereziki, gazte, langabetu, emakume eta birziklapena eta eguneratze profesionala behar duten pertsonei. Honako ekimen hauetan oinarritzen da:

Aurrez aurreko prestakuntza eta enpresetako praktikak

Batetik, iraupen luzeko prestakuntza barne hartzen du, profil profesional berria eta osoa lortu nahi duten pertsonentzat. Bestetik, prestakuntza espezializatua edo birziklatzekoa, iraupen laburreko monografikoen bitartez, parte-hartzaileek aurretik duten profil profesionala edo esperientzia eguneratzeko.

Informazio gehiago: Aurrez aurreko formakuntza

Online prestakuntza, aurrez aurrekoa ez dena

Plataforma informatikoaren bidezko autoprestakuntza, CETICeko geletan edo parte-hartzailearen informatika ekipoan egiteko; norberaren eta/edo lanaren egoerari eta ordutegiari egokituz lor daiteke kualifikazioa.

Berrikuntza

“Astearte teknologikoak” izeneko jardunaldietan, hainbat sektorerekin lotutako teknologia eta prestakuntza alderdiei buruzko informazioa zabaltzen da, enpresek eskatutako profil profesional berriei buruzko orientabideak ematearren.

Informazio gehiago

Informazio telefonoa: 945 161505 | formacionempleo@vitoria-gasteiz.org | @VG_empleoformac(Beste leiho batean irekiko da)

Informazio pertsonalizatuko zerbitzua whatsapp bidez

Enplegurako prestakuntza-programei buruzko informazioa zure posta elektronikoan jaso nahi baduzu eman izena gure buletin elektronikoan(Beste leiho batean irekiko da).

Prestakuntzarako orientazioa behar duzu?

Ikasketak aukeratzea zaila suerta daiteke, zure gustuak eta gaitasunez gain lan-merkatuaren eskaerak kontutan hartu behar baitira. Argi ez badakizu zein ikastaro egokitzen zaien ondoen zure profil eta lanbide interesei, gure prestakuntza eskaintzari buruzko orientabideak eska ditzakezu:

  • Prestakuntza arautua: heziketa zikloak, unibertsitate graduak, masterrak,...
  • Etengabeko prestakuntza: eguneratze ikastaroak, profesionaltasun agiriak,...
  • Urruneko prestakuntza, online bidezkoa,...
  • Hizkuntzak.
  • Informatika.

Aurretiko hitzordua eskatu 945 16 12 24 zenbakian edo Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikastegian – CETIC zentroan. Castro Urdiales kalea, 10. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara bitarte.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.