Haurrak, nerabeak eta senitartea – Prebentziorako tailerrak

" "

Gure hiriko haur eta nerabeen ongizatearen aldeko programak eskaintzen dira, arazo psikosozialei aurre egin, eta hartara beren garapen pertsonala eta soziala bultzatzen laguntzen dielarik. Jarduera hauek guztiak hainbat esparrutan garatzen dira: Gizarte etxeetan eta Ikastetxeetan

Familiei zuzendutako jarduerak

Gurasotasun positiboaren ereduan oinarrituak. Beren xedea familiei haur guztiek dituzten zenbait beharri (zaindua izatekoa, orientazioa eta aurrera egiteko sustapena jasotzekoa, maitatua izatekoa) erantzuteko gaitasunak indartu eta hobetzen laguntzea da.

Haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak

Psikologia positiboan oinarrituak. Beren xedea gaitasun pertsonal eta sozialak garatzen laguntzea da.

Komunitateari zuzendutako jarduerak

Komunitateak beren haur eta nerabeekin dituen harremanetan praktika onak sustatzea da xedea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.