Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Vitoria-Gasteizko Azpiegitura Berdea
Vitoria-Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdea espazio hauek osatzen dute: Eraztun Berdeak, parke eta lorategiek, zuhaitzak dituzten kale eta plazek, kirol eremu berdeek, hiri baratzeek, hiria zeharkatzen duten errekek, bide azpiegituren ertzek, espazio huts edo erabili gabeek, eta ezohiko beste espazio batzuk, hala nola fatxada eta teilatu berdeek.
Hiri Azpiegitura Berdeak hiriaren bizigarritasuna hobetzen du. Ingurumen onurak sortu eta klima aldaketaren kontra borrokatzen laguntzeaz gain, oso eragin positiboa du pertsonen osasunean: airea garbitzen du, tenperatura erregulatzen du, zarata eta estres maila apaltzen, aisialdi-behaketa-atsedenerako guneak eskaintzen ditu, etab. Onurak handiagoak dira berdeguneak sarean funtzionatzen dutenean.
Hiriko espazio berdeen funtzio ekologiko, sozial eta ingurumenekoak hobetzeko asmoz, Hiri Azpiegitura Berdearen estrategia onartu eta abian jarri da Gasteizen. Planak hainbat espazio definitu ditu elementu nagusi gisa, eta haietan aldaketak eragiteko proiektuak eta esku-hartzeak zehaztu ditu, helburu hauekin: hiriko biodibertsitatea handitzea (zuhaixken estratua handituz, urmaelak eta hegaztientzako babeslekuak sortuz...), iragazkortasuna eta uraren drainatzea hobetzea (zoladura iragazkorrak jarriz, euri lorategiak sortuz...),CO2 eta beste kutsatzaile atmosferikoen finkatzea hobetzea (zuhaiztiak landatuz...).
> Hiri Azpiegitura Berdeko proiektuak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.