Haurrei eta nerabeei arreta eskaintzearen inguruko jardunbide egokiei buruzko lantegiak

Zer dira?

Programa honen xedea haurrei eta nerabeei arreta eskaintzeko zereginetan dihardutenen artean jardunbide egokiak sustatzea da.

Gurasoei, familiei, eta haurtzaro eta nerabetasunaren alorretako profesionalei zuzenduriko lantegien bidez gauzatzen da. Lantegi horietan hainbat gai jorratzen dira: gurasotasun positiboa, gurasoen gaitasunak hobetzea, eta neska-mutikoei zuzenduriko arreta zereginetan praktika egokiak sustatzea.

Lantegi hauek landutako gaien inguruan ikasteko eta hausnartzeko guneak eskaintzen dituzte, eta gai horien inguruan gaitasunak hobetzeko lanabesak eskaintzen dizkiete partaideei. Lan-dinamika taldekakoa eta parte hartzekoa da, hazierari buruzko esperientziak eta iritziak partekatzeko aukera emanez.

Jarduerak ikusi

Agian interesa izan dezakezu ere Gizarte sustapenerako jardueretan eta Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza-jardueretan.

Argibideak non?

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua 945 16 13 79

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.