Zergak ordaintzeko egutegia

Gasteizko Udalak zergadunaren egutegi bat egiten du, non Ordenantza fiskalek ezarritako udal zergak eta tasak ordaintzeko epeari buruzko informazio guztia jasotzen den.

Orokorrean, hauek izango dira aldian behingo diru-sarrerak ordaintzeko epeak.

Ordainketa aldietako aldaketak Ogasuneko Zinegotzi ordezkariak onartuko ditu Dekretuz.

2026ko egutegi fiskala
Zergak Datak
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga Martxoaren 20etik maiatzaren 20ra
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga Apirilaren 22tik ekainaren 30era
Zabor-tasa Apirilaren 22tik ekainaren 30era
Ekonomi Jardueren gaineko Zerga (EJZ) Irailaren 4tik azaroaren 4ra
TAO (Egoiliar TAO Txartela eta Merkatari TAO Txartela) Urtarrilaren 1.etik 31ra
Kutxazain automatikoak Irailaren 10etik azaroaren 10era
Kirol-instalazioak Urtarrilaren 1.etik 31ra
Haur eskolak Hilero
Etxez etxeko laguntza, egoitzetako jangela eta egonaldiak Hilero
Luis Aranburu Musika Eskola Hilero
Ibilgailu-pasabideak 1. seihilekoa: martxoaren 18tik maiatzaren 18ra2. seihilekoa: irailaren 18tik azaroaren 18ra
Kontsezioak (sei hilean behin ordaintzekoak) 1. seihilekoa: martxoaren 18tik maiatzaren 18ra 2. seihilekoa: irailaren 18tik azaroaren 18ra
Hilerriak zaintzea Martxoaren 25etik maiatzaren 15era
Ustiapen bereziak (lurra nahiz lurpea okupatu eta lur sailak baliatzea) Maiatzaren 8tik uztailaren 8ra
Industria-isurketak Maiatzaren 28tik uztailaren 28ra
Kontsezioak (urtean behin ordaintzekoak) Maiatzaren 8tik uztailaren 8ra
Mahaitxoak Maiatzaren 8tik uztailaren 8ra

Deskarga: Egutegi fiskala 2026 pdf (azken eguneraketa:2026/01/02)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.