Herritarren Zientzia
Ongi etorri Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren Herritarren Zientziako webgunera. Gune honetan, "Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarea" proiektuaren barruan garatzen ari den kontserbazio eta jarraipen programekin lotutako informazioa guztia aurkituko duzu.
Argibide gehiago nahi baduzu, helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org.
Programen agenda
Herritarren Zientziako programak ondorengo garaietan egingo dira:
- Orkideen Kontserbazio Programa: apirilaren 15etik ekainaren 30era arte.
- Hiri Hegaztien Kontserbazio Programa: apirilaren 15etik ekainaren 15era arte.
- Odonatuen Kontserbazio Programa: maiatzaren 15etik urriaren 15era arte.
- Eguneko Tximeleten Kontserbazio Programa: apirilaren 15etik urriaren 15era arte.
- Gaueko Tximeleten Kontserbazio Programa: urte osoa.
- Lurzoruen Kontserbazio Programa: maiatzaren 1etik 31ra arte, eta urriaren 1etik 31ra arte.
- Gaueko Harraparien Kontserbazio Programa: otsailaren 1etik ekainaren 30era.
- Hegazti Habiagileen Atlasaren Kontserbazio Programa: apirilaren 15etik ekainaren 15era.
- Eskola-jolastokien Kontserbazio Programa: urte osoan.
- Hegazti Zingiratarren Kontserbazio Programa: urte osoan.
Horietako batean izena eman nahi baduzu, idatzi cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Jarraipen programak, berriz, urte osoan daude zabalik, eta ez da izena eman beharrik.
- Mikaren Jarraipen Programa.
- Enara Azpizuriaren Jarraipen Programa.
- Espezie Exotiko Inbaditzaileen Jarraipen Programa.
Zer da Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarea?
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Gasteizko Udaleko Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Atalarekin batera, "Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarea" proiektua jarri du abian, gure udalerrian biltzen den dibertsitate biologikoa jarraitu eta kontserbatzeko xedez. Herritarren artean biodibertsitatearen alorreko hezkuntza sustatzeko asmoz sortu da proiektua, gure natur ingurune hurbilenean bizi diren animalia eta landare talde jakin batzuen ezagutza eta kudeaketa areagotzeko beharrak bultzatuta.
"...aukerarik badu, edozein pertsona irits daiteke "protagonista" izatera, bigarren mailako laguntzaile hutsa izan beharrean."
Juan José Ibáñez, Biologia Zientzietan doktore, eta Desertifikazioari buruzko Ikerketa Zentroko zientzialari titularra (CSIC-Valentziako Unibertsitatea).
Proiektuak helburu hauek ditu: ingurumen jarduerak garatzen laguntzea, herritarrek natur inguruneari buruzko kontzientziazio eta jarraipen kanpainetan parte hartzea, herritarrek kontserbazio kanpainetan lagundu dezaten sustatzea, herritarrek Eraztun Berdearekin harreman handiagoa izan dezaten sustatzea, eta horri buruz duten ezagutza zabaltzea.
Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sareak zazpi kontserbazio programa ditu martxan Gasteizko udalerrian, alor hauetan: orkideak, eguneko eta gaueko tximeletak, odonatuak, hiriko hegaztiak, lurzoruak eta gaueko hegazti harrapariak.
Aurrekariak
"Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarea" 2013an abiatu zen, Eraztun Berdean "Orkideak Kontserbatzeko Programa" sortzearekin batera. 2014an, berriz, udalerriko albitz-belardietan eta moliniak dituzten zelaietan loratzen diren orkideak barne hartu zituen jarraipenak.
Parte hartzaileen kopurua eta fideltasuna handia izan zenez, 2014an bi kontserbazio programa berri sortu ziren, hiri hegaztiekin eta odonatuekin lotutakoak.
Ondoren, 2015ean, Eguneko Tximeleten Kontserbazio Programa abiatu zen, tximeletak ingurune naturalaren egoeraren adierazleak izanik, Gasteizko udalerriko natur espazioak eta parke publikoak kudeatu eta hobetzeko jarraibideak ezartzen lagundu dezakete eta. Ildo berari jarraituz, 2016an bosgarren programa sortu zen: Tximeleta Gautarren Kontserbazio Programa.
2018an Lurzoruen Kontserbazio Programa berria sortu zen, udalerriko nekazaritza lurren ingurumen-egoera eta eboluzioa diagnostikatzearren.
2019an 105 pertsonek hartu zuten parte bideratutako 6 Kontserbazio programetan. 2019An % 93,75ekoa izan da partaideen fidelitatea.
2020an gau-harraparien kontserbazio-programa abiarazi zen, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren menpeko Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren eta laguntzarekin. Edizio horretan nolabaiteko defizita sumatu zen lortutako emaitzen kantitate eta kalitateari dagokienez, Covid-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako murrizketen ondorioz.
Azkenik, 2021ean, 122 partaideen kopuruak ordura arteko markak hautsi zituen.
Parte hartzaileen banaketa programako 2021ean
Parte hartzaileen banaketa urteko
Parte hartzaileen banaketa programako eta urteko
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.