CEAren Herritarren Zientziaren Parte Hartze Sareari buruzko ohiko galderak

1.  Zer da Herritarren Zientzia?
Herritarren Zientzia(Beste leiho batean irekiko da) metodo zientifiko tradizionalarekin hausten duen jarduera da, eta gizarteak ezagutza sortzeko prozesuan parte har dezan errazten du.

Zientzialaria izan gabe eta aldez aurretik inolako ezagutzarik izan gabe ikerkuntza proiektuetan lagundu nahi duen edonori parte hartzeko aukera ematea da helburua. Ondorio garrantzitsuena zientzia aske, hurbil eta demokratiko baten zabalkundea da, herritar ororen eskura dagoena eta, aldi berean, gure natur ingurunea ezagutarazi eta babesten duena.

Herrialde batzuetan ?AEBetan edo Erresuma Batuan? aspaldian hasi ziren Herritarren Zientziako proiektuak sortzen, horietako batzuk duela zenbait hamarkada. Horren adibide dira "Christmas Bird Count(Beste leiho batean irekiko da)" proiektu iparramerikarra (1900an sortua), edo "UK Ladybird Survey(Beste leiho batean irekiko da)" (1971n hasia) eta "Big Garden Birdwatch(Beste leiho batean irekiko da)" (1979az geroztik aktibo) britainiarrak.

Atariak bat egin du lan ildo horrekin, eta Herritarren Zientziako lau programa sortu ditu.
2.  Zergatik da garrantzitsua Herritarren Zientzia?
Herritarren Zientziaren garrantzia bikoitza da: batetik, landa-datuak biltzeko bitarteko azkar eta merkea da; bestetik, zientziari buruz sentsibilizatu, kontzientziatu eta hezteko bitartekoa da.

Gainera, gure sarean parte hartuz, Gasteizko udalerriko fauna eta flora hobeto ezagutzen lagunduko duzu, maila akademikoan zein sozialean, eta metodo zientifikoarekin(Beste leiho batean irekiko da) lotutako ezagutzak eta trebetasunak era erraz eta atseginean eskuratuko dituzu.
3.  Nork har dezake parte?
Edonor da parte hartzeko gauza (adina, sexua, jatorria edo ikasketa maila gorabehera), eta ikerkuntzari ekarpenak egiteko, Herritarren Zientzia prozesu demokratizatzailea baita, herritarrak prestatu eta kontzientziatzeko balio duena.
4.  Nola eta non eman dezaket izena?
"Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarean" esku hartu nahi duenak, Herritarren Zientziaren webgunean eman dezake izena, edo ohiko postaz datuak bidali, helbide honetara:

Ataria, Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroa
Biosferaren ibilbidea, 4
01013 Vitoria-Gasteiz
5.  Kuotarik ordaindu behar al da?
"Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarean" sartutako programa guztiak doakoak dira.
6.  Zein material behar dut?
Izena eman nahi duzun programa zehatzaren dokumentazio teknikoari buruzko atalean kontsultatu dezakezu zein material behar duzun.
7.  Ez dut denbora libre askorik. Zenbat denbora eskatzen du horrelako programa batean parte hartzeak?
Programa gehienek ez dute denbora askorik eskatzen. Hala ere, programa bakoitzean sartu beharreko ordu kopurua ezberdina da, eta pertsona bakoitzaren ezagutza eta dedikazioaren araberakoa da neurri handi batean.

Ordu librerik baduzu, anima zaitez eta har ezazu parte gure Parte Hartzeko Sarearen barruko kontserbazio edo jarraipen programetako batean. Ez du ahalegin handirik eskatzen, eta zure lurraldeko natur inguruneaz asko ikasiko duzu.
8.  Izena eman dezaket biologiari buruzko ezagutzarik ez izan arren?
Bai, edonork eman dezake izena. Aldez aurretik prestakuntza ikastaroa jasoko duzu, bai eta identifikazioak arazorik gabe egiteko behar den dokumentazioa ere.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: