Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak Esku-hartzeetarako balorazio programa garatzen du, nolabaiteko babesgabetasun arriskuan dauden haur eta nerabeen egoera baloratu, eta aldi berean balorazio prozesuan familiak behar dituen laguntzak eman asmoz. Prozesuaren xedea familiei babesgabetasun egoerak gainditzen laguntzeko arreta-plana zehaztea da.
Honako zerbitzuak eskaintzen zaizkie familiei:
Familiak laguntza psikologiko eta hezkuntzakoren bat behar badu, Pausoka programari ekiten zaio.
Seme-alabak dituztelarik, beren babesgabetasun egoerari aurre egin asmoz beste udal zerbitzu batzuetatik Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzura bideratutako familientzat.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
"Pausoka" programak laguntza psikologikoa eta hezkuntzakoa eskaintzen du haurren babesgabetasuna dela eta ikerketa eta ebaluazio aldian dauden familientzat, eta babes gabezia arin edo moderatuko egoeran dauden seme-alaba adingabeak dituzten eta Udalaren gizarte zerbitzuen arreta jaso duten familiei zuzentzen zaie.
Familiei gutxieneko guraso-egokitasuna lortzen laguntzea da helburua, zerbitzu hauek emanez:
"Asasi" programa haurren kontrako sexu gehiegikerien ustezko kasuetan aholkularitza psikologikoa emateko zerbitzua da, sexu-abusuen zantzuak erakusten dituzten seme-alaba adingabeak dituzten familiei zuzendua.
Zerbitzu hauek eskaintzen zaizkie familiei:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.