Hauxe da familiak babesteko programen baitako ekimenen xedea: hainbat arrazoi tarteko, beren kargu dituzten haur eta nerabeen zaintza, arreta eta hezkuntza emateko arduradunek, ardura horri erantzun baino, adingabeen garapen pertsonal eta soziala kaltetzen edo kolokan jartzen duten kasuetan (baina ez familiatik bereizteko eskatuko lukeen larritasunez), ondorioz babes gabetasun egoera larria eragiten dieten adingabeei beren etxeetan bizitzen jarrai dezaten laguntzea.
Familiak babesteko programen baliabideen bitartez psikologia, gizarte eta heziketaren arloetako laguntza ematen zaie familia horiei, behar duten laguntza egokia tarteko, adingabekoen zaintzan dagozkien ardurei erantzun ahal diezaieten, eta beren funtzioak bete ahal ditzaten.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.