> Orkideak > Odonatuak > Hiri Hegaztiak > Eguneko Tximeletak > Gaueko Tximeletak > Lurzoruak > Gaueko Harrapariak > Hegazti Habiagileak
Kontserbazio programen bidez Gasteizko ingurune naturalean bizi diren fauna eta floraren ekologia eta biologiari buruz dugun ezagutza hobetu nahi da, parte-hartzaile ugari zuzenean inplikatzen direlarik landa-lan erabakigarriak garatuz. Metodo zientifiko nagusia landa-laginketak hartzea da, metodologia zehatz batean oinarrituak, kolaboratzaile bakoitzaren ahalegina eta lortutako emaitzak kontuan hartuta esanguratsuak izan daitezen.
Une honetan, zazpi Kontserbazio Programa garatzen ari dira Gasteizko udalerrian: orkideak, odonatuak, gaueko tximeletak, eguneko tximeletak, hiri hegaztiak, lurzoruak eta gaueko hegazti harrapariak.
Helburu orokorrak
Orkideena landare familia ederrenetakoa da, formen konplexutasunagatik eta loreen kolore ugaritasunagatik, bereziki. Agian jakingo duzu eremu tropikaletan ez ezik planeta osoan banatzen direla, poloetatik ekuatoreraino.
> Sarbidea programara
Odonatuen intsektu-ordenaren barruan burruntziak edo sorgin-orratzak sartzen dira. Odonatu izenak "baraila horzdun" esan nahi du. Ba al zenekien egun bakar batean hamarnaka (ia ehunka) kilometro migratzeko gai direla?
Hala ez iruditu arren, gure hirietan hegazti espezie ugari dago. Uso, txolarre eta mika ezagunez gain, badira beste asko.
Tximeleten hegoek ezkatak dituzte, eta horiek sortzen dituzte ikusten ditugun kolore metaliko eta irisatuak. Baina intsektu eder horien zeregin garrantzitsuena landareen polinizatzaile izatea da.
Gaueko tximeletak balio handiko taldea da eta eguneko tximeletak baino espezie gehiago daude haren baitan. Polinizatzaile aktiboak dira eta gainera, aldaketa klimatikoaren inguruko informazioa eman dezakete.
Lurzoruaren osasuna da lurzoruak funtzio ekosistemikoak gauzatzeko duen gaitasuna, hala nola, landareen hazkuntza, animalien eta mikroorganismoen habitata eta kontaminanteen degradazioa. Faktore horiek ezagututa, lurzoruaren osasuna ezagutu daiteke.
Gaueko hegazti harrapariak bioaniztasunaren egoeraren indikatzaile dira, ingurumenerako onurak eskaini eta plagen kontrolerako garrantzia baitute (produktu kimikoen erabilerarik gabe). Ondorioz, gizaki, ekosistemen eta bioaniztasunaren babesa berma dezakete.
Gasteizko Hegazti Habiagileen Atlasa Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko lankidetza-proiektua da. Programa horren helburua datozen hiru urteetan Gasteizko udalerriko hegazti habiagileen jarraipenean eta erroldan herritarren parte-hartzea sustatzea da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.