Herritarren Zientzia - Jarraipen Programak

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Herritarren Zientzia bannerra

MikaEnara azpizuriaEspezie Exotiko Inbaditzaileak

Jarraipen programak intereseko fauna eta floraren inbentarioa egiteko bitarteko gisa sendotzen ari dira, eta horietan herritarren parte-hartze irekia funtsekoa da "errentagarritasun" ona lortzeari begira, kolaboratzaile bakoitzaren ahalegina eta lortutako emaitzak kontuan hartuta.

Parte hartzaileek alorreko aditu baten laguntza izango dute une oro; hark, posta elektronikoz, landa-lanari buruzko zalantzak argituko ditu, identifikazioak balidatuko, eta landan taxonak identifikatzeko behar diren ezagutzen berri emango. Gainera, laginketari ekin aurretik, prestakuntza eta entrenamendu ikastaroa emango zaio parte-hartzaileari, jarraitu beharreko espezieak ezagutzen has dadin.

Gasteizko udalerrian hiru jarraipen programa jarri dira abian, miken populazioaren, enara azpizurien kolonien eta espezie exotiko inbaditzaileen jarraipenarekin lotutakoak.

Programa horietan parte hartzeko EZ da izena eman behar.

Mikaren Jarraipen Programa

Mika korbidoen familiako kidea da, beraz, oso animalia azkarra da. Esaterako, bere burua ispilu batean ezagutzeko gauza den ornodun "ez ugaztun" bakarra da. Gure lurraldean, mika nekazaritza eremutik hirira aldatu da.

Sarbidea programara

Mika

Enara Azpizuriaren Jarraipen Programa

Enara azpizuria enaren familiako hegaztia da, eta udaberriro etorri ohi da gure lurretara, ugaltzera. Naturaren ingeniaria da. Beste espezie batzuek ere baliatzen dituzte haiek hirian zein nekazaritza eremuetan eraikitzen dituzten habiak, txolarreek, esaterako.

Sarbidea programara

Enara azpizuria CC-BY-2.0 Ómar Runólfsson

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Jarraipen Programa

Biodibertsitatearen mehatxu handienetako bat fauna eta flora espezie inbaditzaileak dira, eta horietako asko gure udalerrian aurki ditzakegu. Besteak beste, karramarro gorria, panpako belarra eta apoarmatu amerikarra dira gure habitatak hartzen ari diren espezie horietako batzuk, eta zuk aurkitzen laguntzea nahi dugu.

Sarbidea programara

Apoarmatua

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.