Hauxe da haurrei, nerabeei eta familiei zuzendutako programen helburu orokorra: hiri honetako haur eta nerabeen eskubideak babestea, beren beharrei erantzungo dieten prebentziozko jarduera eta babes-ekimenen bidez, betiere euren ongizatea lortzearen alde.
Umeei eta nerabeei laguntza, beren ingurunean eta egunerokotasunean.
Kaleko heziketa
Arazo psikosozialei aurre egin, eta garapen pertsonala eta soziala bultzatzen laguntzen duten baliabideak:
Prebentziorako tailerrak
Ahulezia egoeran dauden familiei seme-alaben zaintzan, hezkuntzan eta arreta emozionalean laguntzea:
Familia-laguntza
Nolabaiteko babesgabetasun arriskuan dauden seme-alabak atenditu, eta familiari babesgabetasun-egoera gainditzen laguntzeko arreta-plana ezarri:
Balorazioa
Haurren edo nerabeen garapen pertsonala eta soziala arriskuan jartzen edo kaltetzen ari diren familiei laguntza psiko-sozio-hezitzailea ematea:
Familia babestea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.