Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei (OGZ) buruzko ohiko galderak

1.  Zer egiten dute eta zertarako dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak?
Gasteizko gizarte etxeetan dauden udal zerbitzuak dira, udalerrian bizi direnei zuzenduak. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak herritarrek gizarte laguntza eta prestazioen sistemarekin duten lehen harremana eta sisteman sartzeko atea dira; beraz, biztanle orori zuzentzen zaio.
Bere arazo eta behar pertsonal, familiar edo sozialak konpontzeko laguntza behar duela uste duen pertsona ororentzat da.
Zenbait programa eta baliabide kudeatzen ditu behar horiei erantzuteko. Era berean, zerbitzuetako profesionalek gizabanako eta gizataldeen garapenaren alde lan egiten dute, parte hartu, arazoen gaineko kontzientzia piztu eta horiei irtenbidea emateko baliabideak bilatuz. Lehentasuna emate diete premiazko egoera eta beharrei.
Profesionalek horiek laguntzazko harremana ezartzen dute arreta jasotzen duten pertsonekiko laguntza, zeinaren bitartez beren beharrak entzun, arreta egin, informazioa eman, beren egoerak baloratu eta orientazio eman, hartara behar horiei modu egokian erantzun ahal izateko. Horren bidez, herritarren gaitasun sozial eta baliabide pertsonalak hobetzen laguntzen dute, arazoei nork bere kasa, protagonismo eta eraginkortasun handiagoz erantzun ahal diezaion.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen (OGZ) zerrenda | OGZei buruzko informazio gehiago
2.  Zein Oinarrizko Gizarte Zerbitzu dagokit? Non daude OGZak? Zein da jendaurrerako ordutegia?
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak hiriko gizarte etxeetan daude. Astelehenik ostiralera, eta 09:00etatiok 14:30era daude jendearentzako irekita. Bertara joan zaitezke, edo telefonoz deitu, jendaurreko ordutegian. Zuri dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzua zure etxetik gertuen duzun gizarte etxearen arabera zehazten da.
3.  Nork egingo dit arreta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan? Ze profesional motak egiten du lan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan?
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako lantaldeetan hainbat motatako profesionalak aritzen dira: gizarte langileak, psikologoak, kale hezitzaileak eta administrariak.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joaten bazara, edo bertara telefonoz deitzen baduzu, administrariak hartuko zaitu, bera da zurekin harremanetan jarriko den lehen profesionala. Berak jasoko du zure eskakizuna, eta informazio jakin bat eskatuko dizu. Beharrezkoa balitz, gerora gizarte langileak aldez aurretik hitzartutako elkarrizketa batean hartuko zaitu.
Elkarrizketen bidez, gizarte langileek zure egoera pertsonala edo familiakoa, zure arazo eta beharrak hobeto ezagutzeko informazioa eskatuko dizute, baita zure eskakizuna bera ere. Horrela, balorazioa egoki eginda, ekintza-plan egokiena proposatuko dizute. Zurekin zehaztuko dute laguntza mota egokiena, eta informazioa emango dizute, bai OGZei buruz, baita bertako baliabideei, horiek baliatzeko eskakizun, epe eta abarrez ere. Gizarte langileek informazioa eta esku-hartzea eskatzailearen beharren arabera egokituko du.
Ildo horretatik, eta kasua udal eskumenekoa izango ez balitz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua bera arduratuko da dagokion erakundera bideratzeaz. Beren partaidetza beharrezkoa dela iritziz gero, psikologoa eta kale hezitzaileak ere arituko dira familiekin lanean. Erabiltzaileei dagokion informazio oro isilpean gordetzen dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako profesional guztiek.
4.  Zer nolako laguntza jaso dezaket arazo edo zailtasun jakin bat baldin badut?
Zure arazoen berri eman dezakezu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, (dela lanekoa, autonomia-mailari buruzkoa, ekonomikoa, elkarbizitzaren inguruko, etxebizitzari buruzkoa...) Han, gizarte langile batek hartuko zaitu: zure egoera baloratu, orientazioa eman eta zure egoera konpontzeko zein programa edo baliabide erabili aholkatuko dizu. Kasua udal eskumenekoa izango ez balitz, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua bera arduratuko da dagokizun erakundera bideratzeaz.
Zure egoera behar bezala aztertzeko hainbat aldiz elkarrizketatuko dira zurekin, eta kasuak hala eskatuko balu, psikologoaren laguntza eskatu ahal izango da. Esku-hartzean zehar laguntzazko harremana ezartzen da pertsona edo familia eskatzailearekin bere ongizate maila hobetzen saiatzeko, betiere esku-hartze plan pertsonalizatu eta adostu baten bitartez.
OGZek ematen duten laguntza:
  • Gizarte eskubide eta baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa.
  • Norberaren arazoak entzun, eta horiek konpontzen laguntzea.
  • Norberaren kasuaren balorazio diagnostikoa.
  • Hirian herritarren eskura dauden baliabideei buruzko informazioa.
  • Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko baliabideen gaineko informazioa ematea eta baliabide horiek kudeatzea: Prestazio ekonomikoak eta diruaz bestelakoak (GLL, Hiri Garraio Hobariduna, jantoki soziala, HUT...); Etxez Etxeko Laguntza programa; Kaleko heziketa programa; Esku-hartze komunitarioko programak; Adinekoen Zerbitzuko baliabideak; Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren baliabideak; Gizarte ahuldade egoeran dauden pertsonentzako baliabideak; eta Genero indarkeriaren biktimentzako baliabideak.
  • Planteatuko kasua Udalaren eskumenekoa ez denean, beste erakunde batzuetara bideratzea.

Gizarte Larrialdiko Laguntzak (GLL) | Udal Prestazio Ekonomikoak | Diruaz bestelako udal prestazioak
5.  Adineko pertsona naiz; zer nolako laguntzak jaso ditzaket? Eta beste adinekoren bat zaintzen badut?
1. Informazioa, orientazioa eta zure egoeraren balorazioa, udal baliabideak nola aplikatu aztertzeko:
  • Zure etxebizitzan jarrai dezazun laguntzeko udal baliabideak (Etxez etxeko laguntza zerbitzua, Eguneko arretako zerbitzuak, Adinekoentzako zentro soziokulturalak, Adinekoentzako jantokiak, etab.).
  • Ostatu emateko udal baliabideak (egoitzak, zainpeko apartamentuak, etab.).
  • Adinekoen zaintzaileentzako udal baliabideak (Arnasa hartzeko zerbitzuak, banako edo familientzako arreta psikosoziala, prestakuntza taldeak, elkarri laguntzeko taldeak, etab.).
  • Udalaren prestazio sozialak (ekonomikoak eta diruaz bestelakoak), eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak.


2. Informazioa, orientazioa eta udal sareaz bestelako baliabide batzuetara desbideratzea:
  • Mendekotasunaren balioesteko eskaera Arabako Foru Aldundian.
  • Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza zerbitzua eskatzea Zuzenean bulegoan.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskaera Eusko Jaurlaritzan.
  • Beste baliabide interesgarri batzuk (Mejora fundazioa, bainugelak egokitzeko laguntzak, etab.).

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuak(Beste leiho batean irekiko da) | Eusko jaurlaritzaren Telelaguntza zerbitzua(Beste leiho batean irekiko da) | Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE)(Beste leiho batean irekiko da) | Mejora Fundazioa(Beste leiho batean irekiko da)
3. Gizarte etxeetan antolatutako taldeko jardueretan parte hartzeko informazioa eta orientazioa: oroimen-lantegiak, barre-terapia, erorketen prebentzioa, ohitura osasungarriak, etab. Esku-hartze komunitarioko programak.
4. Adinekoentzako zentro soziokulturaletan antolatutako taldeko jardueretan parte hartzeko informazioa eta orientazioa: kultur txangoak, hitzaldiak, lantegiak, kontzertuak, zinema, ikuskizunak, dantzaldiak, etab.
6.  Zer nolako laguntza emango didate behar ekonomikozko egoeran banago?
Gizarte zerbitzuetan bada Gizarte premiak dituzten eta bestelako babes sistemen laguntzarik ez duten pertsona eta familiei zuzenduriko programa bat (esaterako: pentsioak oinarrizko beharrak asetzeko adina ematen ez dien adinekoak; langabezia prestazioak edo bestelakoak amaitu zaizkien edo nahikoak ez dituzten pertsonak, etab.).
Prestazio hauek eskaintzen dira:
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak.
  • Udalaren prestazio ekonomikoak.
  • Diruaz bestelako udal prestazioak.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak | Prestazio ekonomikoak | Prestazio ez ekonomikoak
Prestazio programa honek bere araudia dauka: aurretiaz oinarrizko gizarte zerbitzuetako balorazioa jaso behar da, eta, horrez gain, eskatzailea behar egoeran dagoela eta eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Gainera, gizarte zerbitzuetako profesionalek beste baliabide eta prestazio batzuen gaineko informazioa eman ahal izango dizute, bai eta beste erakunde batzuetara bideratu ere. Prestazio hauek eskatzeko bete beharrekoei buruzko informazioa eskuratzeko, jo ezazu bizilekuaren arabera dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzura (OGZ).
7.  Zer nolako laguntza emango didate nire seme edo alabarekin arazorik baldin badut? Ba al da gurasoei gure seme-alaben zaintza eta hezkuntzan ditugun arazoen aurrean laguntzeko zerbitzurik?
Jo ezazu bizi zaren lekuaren arabera dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzura, eta eskatu ezazu hitzordua bertako gizarte langilearekin. Elkarrizketaren ostean zure egoera ebaluatu ahal izango du, eta hobekien dagokizun laguntza mota eskainiko dizu.
Bizitokiaren arabera
  • Informazioa, Etxez Etxeko Gizarte eta Hezkuntza Esku-hartzeko Zerbitzuari buruz, Kaleko Heziketari buruz, etab.

Etxez etxeko laguntza | Kaleko heziketa
  • Gizarte etxeetan antolatutako taldeko jardueretan parte hartzeko informazioa eta orientazioa: gurasoentzako trebetasun lantegiak, ikasteko txokoak, nerabeentzako emozio lantegia, etab.

Programazio komunitarioa
  • Desbideratzea Udalaren Haurtzaro eta Familia Zerbitzura edo Aldundiko Adingabekoen eta Familien Arlora, haur eta nerabeen artean babes gabeziaren arriskua sumatzen den kasuetan, adingabeei babesa ematearren, eta familiei laguntzarako baliabideak, beren guraso-ardurei erantzun ahal diezaieten.

8.  Zer egin behar dut kontsulta, kexa edo iradokizuna aurkeztu nahi badut?
Herritarrei laguntzeko edozein bulegotan aurkeztu dezakezu zure kexu edo iradokizuna, betiere eskabide eredua erabiliz. Horrez gain, Herritarren postontzia eta 010 informazio telefonoa ere baliatu ditzakezu zure kexu, iradokizun edo kontsulta egiteko.
Herritarrei laguntzeko bulegoak | Herritarren postontzia
9.  Ez dut egin dudan galderarentzako erantzunik aurkitzen. Zer egin dezaket?
Herritarren postontzian idatzi dezakezu zure galdera, baita Udalaren erantyzuna irakurri ere. Nahi baduzu, Udalaren 010 informazio telefonoa ere erabili dezakezu. Herritarren postontzia

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: