Zuzenean esleitzeko prozedura, "Larrein" 13. sektoreko RC -5 bizitegi-lursaila besterentzeko

Gasteizko Udalaren ENSANCHE 21 ZABALGUNEA SA hirigintza sozietateak zuzenean esleitzeko prozesu batera deitu du, "Larrein" 13. sektoreko RC-5 bizitegi-lursaila besterentzeko.

Lursailak HIRU MILA HIRUREHUN ETA BERROGEITA HEMERETZI METRO KOADROko azalera du (3.359,00 m2), eta HAMAHIRU MILA BEDERATZIEHUN ETA HAMAR METRO KOADRO ERAIKIko aprobetxamendua dagokio guztira (13.910,00 m²e); horietatik, HAMAHIRU MILA ETA HOGEI METRO KOADRO ERAIKI (13.020,00 m2e) babes publikoko bizitegi kolektiboaren erabilerarako dira, eta ZORTZIEHUN ETA LAUROGEITA HAMAR METRO KOADRO ERAIKI (890,00 m2e) erabilera tertziariorako.

Eskaintzak edozein unetan aurkeztu ahalko dira, sozietatearen bulegoetan (Zulueta jauregia, Senda ibilbidea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz), gehienez urtebeteko epean, deialdi hau argitaratzen denetik aurrera, eta eskaintza aurkeztearekin batera jarriko da abian esleitzeko prozedura.

Kontsultak:

21 Zabalgunea.

Zulueta jauregia. Senda ibilbidea 2. 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: [[Telefonoa: 945 16 26 00]]. Faxa: 945 16 19 99

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.