Jende askorentzat pentsaezina litzateke bere konpainia-animaliarengandik bereiztea. Hala ere, animaliak abandonatzea konpondu beharreko arazoa da oraindik. Azken hiru urteetan, 460 txakur baino gehiago abandonatu dira Araban, eta 600 katu baino gehiago Gasteizen.
Zahartzen eta gaixotzen direlako, gure bizitza berrian haientzat lekurik ez dagoelako, haien portaera kontrolatu ezin dugulako, umealdi bateko txakurkumeekin zer egin ez dakigulako, etab.
Animaliak izaki sentiberak dira, eta abandonatzen ditugunean gaixotu eta deprimitu egiten dira.
Gasteizko Udaleko Animaliak Babesteko Zentroan amaitzen dute, eta bertan ematen zaizkie beren ongizaterako behar dituzten zainketak; hala ere, etxe bateko beroa ordezkaezina da.
Zortea badute, familia berri batek adopta ditzake, baina kasurik txarrenean txakurtegian biziko dira hiltzen diren arte.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.